Raimundo el Canasterok 'N.H.C.I.' diskoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2025-07-18 07:45   Musikea

No hables cuando interrumpo kolektiboaren lokalean autoproduzidutakoa da.

Lizarrako taldearen bigarren lan luzea da, lagunen artean momentu onak pasetako eta ezelako amesik barik sortua. Erabat esperimentala eta kontzeptu bakoa, disko honek taldearen identidade nagusia zein dan azaldu leike, edo ez, batek jakin. Eroso gagoz aurrera eroango gaituen pausuak zeintzuk diran jakin barik, momentuan gustetan eta okurriduten jakuna egiten.

Hozkailuan ditugun produktuen arabera kozinetan dogu, denporaldiaren arabera, horregaitik sasoiaren araberako platera eskaintzen dogu, baina asko flipau barik!

La Mandanga. 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu