EITBk eta Artium Museoak kultura-hitzarmena sinatu dabe
2025-07-17 11:02 KultureaArte garaikidearen ondarea jagon eta zabaltzea dau helburu.

2025ean landuko dan lehen proiektua Esther Ferrer (Donostia, 1937) eta Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) artisten ibilbideei buruzko pieza dokumental bo produzidutea izango da.
Ramiro González Arabako diputadu nagusi eta Artium Fundazinoko presidenteak, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak erakunde bien arteko lankidetza-hitzarmena aurkeztu dabe Artium Museoan, arte garaikidearen arloan ondare kolektiboa zabaltzeko lan-esparru egonkorra izango dana. Eurekaz batera, Beatriz Herráez Artium Museoko zuzendariak eta Mari Puri Herrerok, Esther Ferrerregaz batera egingo diran lehen dokumental bietako baten protagonista izango danak parte hartu dabe.
Akordio horri esker, erakunde biek alkarregaz lan egingo dabe kultura-garaikidea publiko barrien artean zabaltzeko Euskal Herriaren testuinguruan, euskal artisten lana zabaltzeko plataforma izango dira eta egungo gizarteak dituan beharrei eta erronkei erantzuteko sorkuntza garaikidetik ondorioztatzen diran balioak bultzatuko ditue.
Lankidetzea aurrera eroateko, garatu beharreko hainbat programa zehaztu dira, proiektua bultzatzen daben erakundeen artean konpartidutako lantalde batek sustatua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!