Emakumeen eta Gizonen Bardintasunerako V. Plana aurkeztu dabe Getxon
2025-07-17 07:56 Pil-pileanBardintasun-politiken aldeko hamarkada bi baino gehiagoko lan-ibilbideari jarraipena emonez.

Getxoko Udalaren Emakumeen eta Gizonen Bardintasunerako V.Plana 2025-20230 aurkeztu dabe Amaia Aguirre alkateak eta Carmen Díaz Gizarte Kohesinoko zinegotziak. Planak herritarrei eta udal antolamenduari begira bardintasun-politikak diseinau, ezarri eta ebaluetak hamarkada bi baino gehiagoko lan-ibilbideari jarraipena emon jako, hainbat ekimen, mugarri eta jardueragaz (Aholkularitza sexologikoko Zerbitzua, Bardintasun Kontseilua, indarkeria matxistearen aurrean jarduteko eta koordinetako Tokiko Protokoloak, Jaubekuntza Eskolea, Gurari Emakumeen Etxea, tailerrak...).
2024-2027ko Legealdi Planaren barruko agiriak indarrean dagoan legeria eta plangintza estrategikoa apliketan lagundu nahi dau, bai foru erkidegoan, bai nazinoartean be. Egiteko prozesua hiru fasetan landu da, hau da, genero-diagnostikoa, IV Planaren egikaritze- balorazinoa eta Plana bera egitea: bardintasuna oinarrizko eskubidetzat hartuta gizarte-adostasuna dagoan arren, legean zehaztutakoaren eta bizitza errealean jazoten danaren arteko aldea onartezina da oraindino. Plan hau dokumentu bat baino gehiago da, gure erantzuna eta gogorarazoten deusku bardintasuna ez dala helmuga bat, eten barik landu beharrekoa baita. Ez dago aurrerapen kolektiborik bardintasunik barik. Ez dago justiziarik genero-ikuspegirik barik. Ez da komunidade kohesionaturik lortuko ez bagara kapaz gure artean jagoteko, inklusiboak izateko eta arazoak konpontzeko. Agenda feminista honegaz dodan konpromiso personal eta politikoa berretsi nahi dot gaur. Bardintasuna ez da legezko printzipio bat edo helburu etiko bat: gobernetako, planifiketako, komuniketako, hezteko eta biziteko modu bat da, nabarmendu dau Amaia Aguirre alkateak.
Planaren egiturea
V. Planaren lau ardatz estrategikoek Emakundek landutako EAEko Emakumeen eta Gizonen Bardintasunerako 20230 Estrategiaren egiturea jarraitzen dabe. Ardatzek sei esku-hartze programa eta 105 jarduera-neurri aurreikusten ditue. V. Plan honek Getxorako asmo handiko ibilbide-orri eraldatzailea marketan dau. Genero-ikuspegiko gobernu on baten alde egiten dogu, emakumeen ahalduntzearen alde, jagoletzan oinarritutako gizarte-antolaketa justu eta iraunkor baten alde eta indarkeria matxistarik bako uri baten alde. Udal-langile guztien prestakuntzan, genero-ikuspegidun aurrekontuen benetako aplikazinoan eta emakume kalteberenei emondako arretea da gure jokatzeko modua: emakume migratuak, desgaitasuna
dabenak, jagoleak eta nahi bakoko bakardadean bizi diranak. Gurari Etxea parte-hartze eta intzidentzia feministarako gune lez hazten jarraitzea nahi dogu eta benetako erantzunkidetasun publiko baterantz goaz, baliabide barriakaz, besteak beste, dobako umeentzako eskoleagaz, belaunaldien arteko Zentroagaz edo eguneko arretarako eta menpekotasuna daben personentzako etxebizitza komunitarioko plazen hazkundeagaz. Plana Getxo bardinzaleagoa, jagoletzearen aldekoagoa eta bidezkoagoa eregiteko tresna zehatza da, nabarmendu dau Carmen Díaz Gizarte Kohesinoko zinegotziak.
Planaren lau esku-hartze ardatzak ondokoak dira:
- Gobernu ona da, eta bere helburua da erakunde publikoek modu garden, parte-hartzaile eta arduratsuan jarduten dabela bermatzea, eremu guztietan genero-bardintasuna ziurtatuz, neurri zehatzak hartuz eta parte-hartze parekidea, gardentasuna eta kontu emotea balorau eta sustatuko dituan kultura institucional bat sortzeaga batera. Ondorioz, bardintasunaren arloko plangintza eta koordinazinorako konpromiso politikoa jorratu eta genero ikuspegia sartzea lan-prozeduretan. Horretarako Udalaren eta erakunde autonomoen Bardintasunerako Barrurako Planak egitea; Udalerriko plan estrategikoetan, sektorialetan eta aurrekontuetan genero-ikuspegia txertatzea; formazinoa, zeharkako lana eta Bardinsarean eta Virginia Woolf Basqueskolan lako sareetan parte hartzea sustatzea…
- Emakumeen Ahalduntzea da, estrategia integratuago baterantz aurrera egiten jarraitzeko, proiektuak edo programak ez dira modu isolatuan landuko, udalerriko emakumeen ahalduntze soziopolitikoa benetan sendotzen lagunduko dauen sinergiaz sortuz, Gurari Etxea: Gela propioa Getxoko emakumeentzat eta Emakumeen eragin politikoa eta balio aldaketa programen bidez. Esangura horretan, Gurari aukera garrantzitsua da ekimen horreek atontzko eta udalerriko bizitza social eta politikoan emakumeen parte-hartzeko espazio bat finkatzeko. Espazio hori udal programeak eta zerbitzuak lotuko dituan ardatz dinamizatzaile bihurtu behar da, bardintasun politiken zeharkako ikuspegi intersekzionala sustatuz, erakundeen, kolektibo feministen, emakume-alkarteen eta oinarrizko beste eragile batzuen arteko lan-sareak sustatzen dituana. Neurrien artean, Gurariren kudeaketea, programazinoa eta dinamizazinoa sendotuko eta lagunduko da baita beren espazioak, sareak, alkartasun mekanismoak sortzea, prestakuntzea eta beste zerbitzu eta erakunde autonomoakazko koordinazinoa be. Bardintasun Kontseilua, partaidetza prozesuak, hezkuntza afektibo-sexualeko programak, Sexu-aholkularitzako bulego, Gizonduz eta GizONegin programak eta sensibilizazino kanpainak (M8, A25, LGTBIQA+ kolektiboaren aldarrikapenak) sustatzen jarraitzeaz gan.
- Gizarte antolaketa bidezkoa, bardinzalea eta jasangarria, Zaintzen Ekonomia Feministearen bitartez. Aurreikusitako neurrien artean sartzen dira familia-jagoleentzakoo prestakuntza-espazioak bultzatzea, horreen isolamendua haustea, hareen osasuna, autonomia eta forma fisikoa hobetzea eta, aldi berean, emakumeen osasunari buruz hausnartzea, ikuspegi intersekzionaletik. Aldi berean, Romon Belaunaldien arteko zentro bat eta umeentzako eskola barri bat eta Algortan Gazteleku barri bat zabaltzea aurreikusten da, baita uri errukiorra eregitea, komunidade eta auzo mailako jagolezann erantzunkidetasuna, cohousing eta etxeko lanaren eta/edo jagoletza-esparruko ekintzailetza-ekimenei laguntzea be.
- Getxo, indarkeria matxistarik bako uria, Indarkeria matxistearen aurrean zero tolerantzia programearen bitartez, genero diagnostikoak jasotako hurrengo erronkak jasoten dituana: kasuen detekzinoa, biktimentzako arretea, polizia salaketatik harago, ikuspegi intersekzionala eta sustapen espezializatua. Neurriek honako honeekk aurreikusten ditue: sensibilizazino-kanpainak, jaietan indarkeria matxistea prebeniduteko kanpainak, ikastetxeetan indarkeria matxistea prebeniduteko programak, Familien Eskolan hausnarketa-saioak, gaitzespen soziala eta instituzionala sustatzea, Getxo indarkeria matxistearen kontrako udalerri lez identifikauko dauen seinaletikea, indarkeria matxistearen aurrean jarduteko eta koordinetako II. Tokiko Protokoloaren betearazpena ebaluetako Koordinazino Teknikorako Mahaia dinamizetea, haren edukiak zabaltzea eta barrikustea, arreta juridikoko zerbitzuak zabaltzea, indarkeria matxistea jasaten egon daitekezan emakumeei kalidadeko laguntzea emotea, LGTBI personen kontrako indarkeria matxistearen aurrean jarduteko eta koordinaetako Tokiko Protokoloa egitea eta indarkeria matxistatik bizirik urten daben edade txikiko seme-alabei laguntzeko prozesuetan jardutea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!