Bakioko Udalak The Wild Ones enpreseak herrian sustatutako udaleku pribatua zarratzea erabagi dau

Bizkaie! 2025-07-16 07:50   Pil-pilean

Umeen segurtasuna babesteko helburuari eutsiz.

Erretratua: Borja Guerrero. | Ikusi handiago | Argazki originala





Zerbitzua ez dau Udalak eskaini eta eraikina be ez da udalaren eskumenekoa. Baina, udalak dekretuz agindu dau zarratzea, herrian egondako edade txikiko horreen aurreko arduraz.

Hainbat guraso hasarre agertu dira, udaltzainak udalekurako atondutako eraikinera joan ziran egunean eta bertan garbitasun eta seguridaderik eza ikusi zituen. Horrezaz gan, enpreseak ez dau izan eraikinean jarduteko udal baimenik eta horregaitik, jarduerea bertan behera ixteko agindua emon dau Udalak.

Dekretuaren arabera, enpreseak 24 ordu izan ditu udalekua desmontetako. Udal ordezkariak hango koordinatzaileakaz berbetan egon ziran eta umeak euren etxeetara bueltetako nahikoa denpora egoala azaldu eben langileek. Gauzak holan dirala, ume guztiak etxera joan ziran.

Bakioko Udalak argi dauka umeen eskubideak lehentasunezkoak dirala eta ez dau holako jarrerarik onartuko  herrian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu