Getxolanek Sarenesk jarri dau martxan
2025-07-16 09:58 Pil-pileanAsmo, erispide eta estilo propioagaz ekiten daben emakumeak bultzatzeko programea.

Getxoko Udaleko Getxolan-Ekonomia Sustatzeko Arloak, EmakumeEkin Euskadiko emakume ekintzaile eta enpresarien alkarteaga lankidetzan, Sarenesk programea jarri dau martxan. Doban da, ekinean dabizen edo oraintsu ekin daben emakumeentzat, munduan egoteko moduan ekin nahi dabenentzat eta beren negozioa eta konfidantzea indartzeko bultzada humanoa, feminista eta praktikoa behar dabela sentiduten dabenentzat: erreferente maskulinoek oraindino moldatzen daben enpresa mundu batean, emakume enpresa-sortzaile askok bildur ikusezinei, aitatzen ez diran duda eta lekuz kanpo egotearen etenik bako sensazinoari egin behar deutse aurre. Sarenesk horregaz hausteko jaio da eta beren balioa hobeto komuniketan, beren
proiektuari autoestimuz eusten eta bidean lagunduta sentiduten ikasi nahi daben ekintzaileei zuzentzen jake, zehaztu dau Juanma Gonzalez Getxolan Zerbitzuko zinegotzi arduradunak.
Programea irailetik zemendira bitartean egingo da, aurrez aurre, Getxo Alkartegian (Ogoño kalea 1, Areeta) eta plazak mugatuak dira, 12 emakumek bakarrik parte hartu ahal izango baitabe edizino honetan. Horreei laguntza teknikoa, emozionala, estrategikoa eta kolektiboa be eskainiko jake (banakako saioetan online aukerea be badago).
Programeak hainbat atal ditu:
- Banakako mentoring personalizatua. 4 saio parte-hartzaile bakotxeko, negozioan, brandingean, komunikazinoan, finantziazinoan edo coachingean adituak diran emakumeakaz, bildurrak desblokeetako, tarifak barrikusteko, benetako helburuak zehazteko eta proiektuaren helburuagaz barriro konektetako.
- Taldeko saioak. Konfidantzako espazioak (eretxirik barik), autoestimua, lotsea, autojagoletea eta mugak jarteko, negozietako eta balio personalean sendo eusteko gaitasuna lantzeko.*Tailer edegiak eta esperientziazkoak. Egoten, saltzen eta kontetan ausartzeko.
- Networking sortzailea AAgaz eta arteagaz. Goiz bat AAren (Adimen Artifiziala) tresnak ezagutzeko, emakumeen negozioa sustatzeko eta artearen, sormenaren eta sarearen bidez beste ekintzaile batzuekaz konektetako.
Argibide gehiago eta inskripzinoak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!