'Esnea hotzituteko estazio satelitea Zambian' proiektua jarri dabe martxan

Bizkaie! 2025-07-16 08:14   Pil-pilean

Guggenheim Bilbao Museoak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Olafur Eliasson artisteak. 

Teresa Laespada eta Miren Arzalluz. | Ikusi handiago | Argazki originala

Enplegua, Gizarte Kohesinoa eta Bardintasuna Sustatzeko Saileko foru diputadu Teresa Laespadak eta Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusi Miren Arzalluzek Garapenerako Lankidetza-proiektu barria aurkeztuko dabe Museoan. Ekimen hau Bizkaia Kooper’ foru-estrategiaren barruan gauzatzen diran ekintzetan sartzen da, aldi berean NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuen 2030 Estrategiaren barruan ezartzen diranak.

Proiektu barriak Museoaren, Aldundiaren eta Olafur Eliasson artistearen ahaleginak batzen ditu, azken honek martxan jarritako Little Sun Fundazinoaren bidez Zambiako Makoke eskualde urruneko 38 abeltzainen bizitea hobetzeko, ez baitabe sarbiderik esnea batzeko merkatu ofizialetan.

Little Sun
 Fundazioak Energia Komunitarioko Zentroak izenekoak ezarri ditu Zambiako hainbat eremutan, esnea hotzituteko eguzki-energiaz elikatutako teknologia barritzailea abeltzainei eskaintzeko. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Guggenheim Bilbao Museoaren babesari esker azpiegitura horreen irismena handitu ahal izan da, Makoke eskualdean esnea batzeko estazio satelite bat inaugurauta, urruneko eremuetan bizi diranek esnekiak merkaturatzeko aukerea izan deien.

Aldi berean, Aldundiaren eta Museoaren lankidetzeagaz, Little Sunek abeltzainentzako trebakuntza-tailerrak atondu ditu, animalien osasunari, euren gaixotasunen prebentzinoari, sikate sasoietako elikadura-estrategiei eta uraren kudeaketa eraginkorrari buruzko ezagutzak sendotu deiezan, kontuan hartuta horrek produktibidadea hobetzeko eta komunidaderako diru-sarrerak sortzeko aukerea emongo deutsela. Tailer horreek esnea hotzituteko estazio satelite barrian eta Little Sunen energia komunitarioko hiru zentrotan emongo dira eta urruneko landa-eremuetako 300 baserritar ingururi zuzenduko jakez.

Prentsaurrekoan izan dira Teresa Laespada, Enplegua, Gizarte Kohesinoa eta Bardintasuna Sustatzeko Saileko foru diputadua eta Miren Arzalluz, Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu