‘EnpleGU: Ontziratu’, itsasoratzeko atea
2025-07-14 12:22 KultureaBermeoko Udalak eta Europako Gizarte Funtsak diruz lagundutako ekimena da.

Nerea Hormaetxe Behargintzako teknikariak emon ditu programako xehetasunak eta nabarmendu dauenez, helburu nagusia da lan barik dagozan eta aldez aurretik itsas arloko prestakuntzarik ez daben personak orientau eta ahalduntzea, lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituen horreei zuzendutako programea da eta oinarrizko gaitasunak garatzen, konfidantzea sortzen eta laneko etorkizunari eta etorkizun personalari berme osoz aurre egiteko tresnak eskaintzen laguntzen dau.
Programa hau Bermeoko eta inguruko arlo ekonomiko eta sozialaren benetako beharrei erantzuteko sortu dala zehaztu dau, indargunea dala nabarmenduta. Prestakuntzea Bermeoko Nautika Eskolan eskainiko da 2025eko urriaren 1etik aurrera, eta gitxi gorabehera, 4 hilebeteko iraupena izango dau.
Karmele San Miguel Nautika eskolako zuzendariak aldi horretan ikasleek jasoko daben irakasgaien barri emon dau:
- Itsasontziko segurtasuna eta lehen sorospenak (70 ordu): segurtasunezko oinarrizko prestakuntzaren baliokidea da.
- Arrantza-ontziko estalki lanak (30 ordu): Marinel-arrantzale ikastaroaren baliokidea da.
- Arrantza-aparailuak muntetea (190 ordu).
Horrezaz gan, banakako eta taldeko orientazino personalizatua eskainiko jake ikasleei, oinarrizkoaa baita sektorean laneratzeko aukerak hobetzeko.
Dobako prestakuntzea jasoteko interesa dabenek Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Behargintzagaz hartu-emonetan jarri daitekez, 94 617 91 90 telefono zenbakira deituz edo behargintza@bermeo.eus helbide elektronikora idatziz.
Neurrira egindako prestakuntzearen aldeko jarrerea nabarmendu dabe Bermeko Udaleko ordezkariak, konpromiso sendoa dagoala prestakuntza-programak herritarren beharretara eten barik egokitzeko: Bermeo beti dago prest herritarren beharrei erantzuteko: praktikoa, testuinguruan kokatua, urteera erreal eta irisgarriakaz, nabarmendu dau Nadia Nemeh Shomaly alkateak. Alkateak lanbakoak animau egin ditu parte hartu deien, aukera erreala baita itsas-arrantza sektorean aro profesional barri bat hasteko, gure kostaldeko zutabeetako bat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!