Gaur, hilak 14, hasiko da EHUn matrikulazinoaren aurreko izen-emotea egin daben 20.638 ikasleentzat

Bizkaie! 2025-07-14 10:08   Pil-pilean

Gaur ekingo deutse 2025-2026 ikasturteko ikasle barriak matrikuleteari. 

Notarik altuena izan daben graduak:

  • Biomedical Engineering: 13,066.
  • Medikuntzea: 12,780.
  • Fisika eta Injinerutza elektronikoa (gradu bikotxa): 12,684.
  • Odontología: 12,580.
  • Biokimika eta biologia molekularra: 12,360.

Danetara, 8.789 plaza

EHUk 106 gradu eskainiko ditu datorren ikasturtean, danetara, 8.789 plaza, EHUra atxikitako hiru zentroetan: Gasteizko Erizaintza Eskolea; IMHko Injinerutza Dualaren Unibersidade Eskolea eta Bilboko Merkataritza Ganberako Unibersidade Eskolea.

Katalogo osotik eskaera gehien jaso daben graduak Biomedical Engineering, osasun arloko graduak eta gradu bikotxak dira. Halan da be, Urtza Garay Gradu eta Eraldaketa digitalerako errektoreordearen esanetan, “unibersidadearen aberastasuna be bada jakintza eremu guztietako graduak eskaintzen dituala, gizartearen erronkei erantzun egokiak emon ahal izateko”.

Matrikulearen prozedurea

Garagarrilean Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoaren ohiko deialdian gainditu daben Batxilergoko ikasleak matrikuletan dira, Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleak, 25 eta 45 urtetik gorakoak eta lan esperientzia dabenak eta titulatuak, besteak beste. garagarrilaren 14tik 17ra da matrikuletako lehenengo epea eta gero, bigarren deialdian (garagarrilak 19) deitutakoak garagarrilaren 21ean matrikulauko dira, eta hirugarrenean (garagarrilak 23) deitutakoak, hilaren 24an. Irailean, beste hiru deialdi egongo dira.

Onarpen eta matrikulari buruzko informazio gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu