Garagarrilaren 19an Euskal Herria Sketchcrawl taldearen hitzordua Mutrikun

Bizkaie! 2025-07-14 09:37   Kulturea

Arrate Plazaola eibartarrak egindako proposamenari eta egitarauari eutsiz.

Deialdiotan herrialde asotako marrazkilariak batzen dira gure koadernoetan islatzeko begien aurrean daukaguna. Modu berean gure geografia osoa josten ahalegintzen gara: aurrekoak Hendaian (Lapurdi) eta Sestaon (Bizkaia) izan diran moduan Mutrikukoaren ostean Leitzan (Nafarroa), urrian, eta Donapaleun (Nafarroa Behera), urtarrilean, egingo ditugu topaketak.

Euskal Herria Sketchcrawl taldea 2011an ekin eutson lanari eta 2012an hasi zan izen horregaz hiru hilabetean behin koadernoak astintzen, nazinoarteko proposamenari jarraituz. Gurean Iruñeko emakume bi izan ziran hasierako bultzatzaileak, Edurne Iriarte eta Ana García de Pablo eta berehala Bergarako beste bat batu jaken, Pili Azkarate. Deialdia edegi da, horizontala, parte-hartzailea eta hierarkiarik bakoa danez oso modu deszentralizauan ibilten gara. Edozeinek proponidu leikez gauzak, aldaketak edi bestelakoak eta gero auzolanean jorratzen ditugu aurrera atarateko. Bakotxak emoten deutso bere nortasuna taldearen ezaugarriei eusten bajake.

Leku bakotxean sortzen ditugun irudiak lau haizetara zabaltzen dira, sare sozialetako aukerak aprobetxauta. Kontuan hartu behar da eremu digital horreetan dagoan marasma-sarea oso trinkoa dala. Ondorioz oso erraza da pensauezinak diran bazterretara heltzea.

Hurrengo zapatuan, garagarrilaren 19an, 88. Sketchcrawla izango da Mutrikun. Koadernoan egiten diran marrazketek sare sozialakaz erabilita mundu mailan upealako indarra hartu dabe azken hamarkadan.

Euskal Herria Sketchcrawl 2012an sortu zan, ekimenari 2011an ekin bajakon be. Hiru hilabetean behin ditugu hitzorduak eta herrialdez herrialde mobiduten gara. Aurrekoak Beasainen eta Sestaon izan dira eta hurrengoetarako Leitza eta Donapaleu ditugu aurreikusita.

Edade eta maila guztietako marrazkilariak batzen gara edegi, parte-hartzailea, horizontala eta hierarkiarik bakoa dan hitzorduan. Begirada anitza eskaintzen deutsagu lekuari berari, guztion artean ikuspegi zabala sortuz gure kronika grafikoakaz: kaleak, eraikinak, jentea, egunerokotasuna…

Zapatuan, horretan ibiliko gara egun osorako egitaraua atondu baitogu Mutrikun.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu