‘Organo Kontzertuak' zikloa bueltan da

Bizkaie! 2025-07-11 12:47   Musikea

Hiru kontzertu izango dira: urriaren 5ean, zemendiaren 2an eta abenduaren 7an.

Hiru kontzertuak Euskalduna Bilbaoko Auditoriumean izango dira, tresna bikain eta ikusgarriari merezidutako protagonismoa emoteko helburuari eutsiz.

Auditoriumeko organoa bere ikur nagusietako bat da: soinu ederrak sortzeko kapaz dan tresna ikusgarria, aretoaren akustika parebakoak dotore anplifiketan dauena eta, esangura horretan, Euskalduna Bilbaok organo honi merezidu dauen arretea emongo deutso, ikusgai egin eta ohiko errepertorioetatik harago joateko gaitasuna dauela erakutsi. Helburu horregaz, organo-kontzertuetako ziklo bat atondu dau bigarren urtez jarraian, bertako talentuaren protagonismo handiagaz eta nazinoarteko organista ospetsuen parte- hartzeagaz. Hiru kontzertu izango dira, bakotxa bere ezaugarriakaz: urriaren 5ean, zemendiaren 2an eta abenduaren 7an. Kontzertu ziklo hau Euskalduna Bilbaoko Auditoriumeko organoa erakusteko
helburua dauen estrategiaren parte da. Igaz, 25. urteurrena ospatzeko, antzeko ziklo bat atondu zan eta aurten ekimena errepetiduko da, eskaintzea handituz. Ziklo honen veste ezaugarri garrantzitsu bat bertako talentuari emoten jakon bultzadea da, izan be, emonaldi guztietan nabarmena izango da tokiko artisten parte-hartzea. Kontzertu honeek produkzino propioak izango dira, Euskalduna Bilbaok bere etxeko produktuak sortzearen aldeko jarrerea sendotuz eta ohiko programazinoari balioa erantsiz.

Organo-kontzertuen zikloa

  • Urriaren 5ean hasiko da Organoa eta Haur Koruen Ahotsak. Bizkaia Kantuan izeneko kontzertuagaz. Bertan, Bizkaiko hainbat ume korutako 8 eta 16 urte bitarteko 120 koralista baino gehiago batuko dira, Ignacio Arakistain eta Xabier Urtasun Eraso organistakaz batera.
  • Bigarrena zemendiaren 2an izango da Thomas Ospital nazinoarteko musikari ospetsuak Andoni Egaña eta Maialen Lujanbioren bertsoakaz bat eginez, Bertso-Inprobisazino Kontzertuan, hain zuzen be. Maurice Raveli Omenaldia ikuskizunean.
  • Abenduaren7an, Talentu Gaztea & Poulenc. Musikene kontzertu berezia izango da: Javier Moreno Lorenzo organistea eta Musikeneko organo ikaslea izango da protagonista eta Fp. 93 Organorako, Timbalentzako eta Harientzako Kontzertua interpretauko du Musikene Orkestra Sinfonikoaren laguntzaz.

Sarrerak salgai

Organo kontzertu-zikloraren sarrerak salgai dagoz hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu