Ipar Amerikako euskal diasporako gazteek Gernikako Batzarretxea bisitau dabe
2025-07-08 13:24 KultureaEuskeran sakontzeko eta euren sustrai kulturalak ezagutzeko.

Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko buruak ondoetorria emon deutse martitzen honetan, hilak 8, euskal jatorriko Ipar Amerikako hainbat gazteri Gernikako Batzarretxe historikoan. Bisitariak, Goierriko familiakaz aldi baterako ostatua hartuta, Ateak Ireki 2025 kultur programan parte-hartzen dabiz.
Batzen Euskal Komunidadearen Proiektu Dinamikak landu dau ekimena, Nabo (North American Basque Organizations) eta Goieki (Goierriko Garapen Agentzia) erakundeakaz alkarlanean. Ekimenaren helburua Euskadiren eta AEBn bizi dan euskal diasporako gazteen arteko loturak sendotzea da. Edizino honetan, 16 eta 25 urte bitarteko gazteek hartzen dabe parte.
Harrera ekitaldian, Otaduik lekuaren balio sinbolikoa azpimarratu dau eta Bizkaiko foru erakundearen historia eta esangurea konpartidu ditu bertaratutakoakaz. Ganera, Ameriketako hainbat lekutatik euren euskal sustraiakaz lotura estua dabenen bizipenak eta motibazinoak bertatik bertara ezagutzeko balio izan dau topaketeak. Iñaki Goirizelaia Ordorika Batzen/Ateak Irekiko zuzendariak be gidatu dau bisitea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!