EITBren GUAU audio plataformeak 'Poesía ttanttak' estreinauko dau gaur

Bizkaie! 2025-07-08 11:04   Kulturea

Autoreek euren poesia lanen artetik egindako aukeraketea eskainiko dabe.

Gaurtik aurrera, zortzi euskal poetaren antologiak izango ditugu entzungai: Miren Agur Meabe, Julen Apella, Itxaro Borda, Juan Kruz Igerabide, Itziar Ugarte, Iñigo Astiz, Leire Bilbao eta Harkaitz Cano idazleen lanak, hain zuzen be, belaunaldi ezbardinetako gizon eta emakumezko poetenak, hain zuzen ere. 

Martitzenero sareratuko da poeta baten aukeraketea, belaunaldi askotako gizon eta emakumezko poetenak, hain zuzen be.

Autoreek euren poesia lanen artetik egindako aukeraketea erabiliko dabe, poemak euren ahotsean eta ozen irakurrita. Daborduko entzungai dago hemen Miren Agur Meaberena.

Kirmen Uriberen Nire ametsetan hogei urte duzu beti poesia liburuagaz ekin eutson GUAU plataformeak poesia audio-liburu sail honi. Uda honetan zehar beste zortzi poetaren aukeraketak eskainiko deuskuez, euskerazko literatureagazko konpromisoari erantzunez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu