Juan Carlos Lang Gonzalez eta Esther Diana Artabe izan dira irabazleak

Bizkaie! 2025-07-08 08:50   Kulturea

Aire zabaleko modalidadean zazpi sari banatu dira eta Zintzilik modalidadean, barriz, lau.



Enrike Renteria Pintura Lehiaketearen hogeita zazpigarren edizinoa izan da aurtengoa eta dagoeneko lehiaketeak baditu irabazleak: Juan Carlos Lang Gonzalez, Aire zabaleko modalidadean eta Esther Diana, Zintzilik” modalidadean; nabarmentzekoa da lehiaketeak modalidade bi dituala: Aire zabaleko pintura-lehiaketea, batetik, eta Zintzilik, herriko balkoietan ikusgai jarten dan obra onena saritzeko lehiaketea, bestetik.

Sari banaketea Zelaietan egin zan eta beste urte batez, lehiaketea Sociedad Artístico Cultural Zornozak atondua izan da, Amorebieta-Etxanoko Udalaren babes eta laguntzeari esker.

Epaimahaia arte plastikoetan adituak diran Isusko Vivas Ziarrusta, EHUko Arte Ederren Fakultadeko doktorea eta irakaslea; Amaia Lekerikabeaskoa Gaztañaga, EHUko Arte Ederren Fakultadeko doktorea eta irakaslea; Rosalinda Incardona, artista; eta Jose Javier Lacalle Laka, artistea.

Irabazleak:

Aire zabaleko modalidadean, 7 sari emon ditue:

1. Saria, 500 euro: Juan Carlos Lang Gonzalez.
2. Saria 400 euro: Carlos Espiga Alonso.
3. Saria 300 euro: Mª Jose Escuder Lopez.
4. Saria 250euro: Lucio Fernandez de Miguel.
5. Saria 200euro: Ricardo Azkargorta Zelaia.
6. Saria 150 euro: Jose Antonio Jimenez Caja.
7. Accesit Saria 150 euros: Alex Gabriel Lebuh.

Zintzilik 2025 modalidadean, saridunak epaimahai beraren bitartez erabagi dira eta danetara 4 sari banatu dira, baita publikoaren saria be, azken hau herritarren botoen bitartez erabagita.

1. Saria, 500 euro: Esther Diana Artabe.
2. Saria 300 euro: Aurora Campillo.
3. Saria 200 euro: Larrea Eskolako lan taldea.
4. Publikoaren Saria 150 euro: Esther Diana.

Aire zabaleko modalidade tradizionalean saritutako lanak Zelaietako erakusketa-aretoan egongo dira ikusgai garagarrilean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu