Gure Zirkuak Lekeition eta Orioan pasauko dau aurtengo udea

Bizkaie! 2025-07-07 12:11   Kulturea

Ikuskizun barria estreinauta ekin eutsen 8. bireari pasa dan maiatzaren 4an.

Gero eta nahasiagoa eta ilunagoa emoten dauen garaiari, argia, kolorea eta alaitasuna ekarri gure deutso Gure Zirkuak 2025. urtean, 'xaribaria' aldarrikatuz.

Getxon, Zornotzan eta Eibarren egonaldi arrakastatsuak egin ondoren, Lekeitiora eta Oriora helduko da Gure Zirkua. Herri bi horreetarako sarrerak salgai dagoz www.gurezirkua.eus webgunean.

Xaribaria, zintzar-hotsa edo galarrotsa: Erdi Aroan, Europa mendebaldean, bateren bati burla edo zentsurea egiteko herriko jenteak eginiko zarata-hotsa, besteak beste, Euskal Herrian, bigarren ezkontzetan. Denboraren porasuz, xaribaria herri antzerki mota bat bilakatu zan; jantzak, musikea, kantua, bertsoak eta antzerkia buztartuz, epaiketa baten itxuran gizarte-kritika zorrotza egiteko erabilitakoa.

Aurrerago, zirku garaikideak egin dau bere xaribaria; pistara alkarregaz agertzen diranean, zirkuko kide guztiek eragiten daben algara, astrapalea eta poztasunari deitzen jako xaribaria.

Azken xaribari hau da Gure Zirkuak 8. bira honetan aldarrikatu nahi dauena, arabere gehiago mundua gero eta nahasiago eta ilunago dagoan honetan.

Xaribaria, alkarregaz, lagunartean edo familian sortutako momentu koloretsu, alai eta baikorra da.

2025ean Getxo izan da Gure Zirkuaren xaribariaz gozetako aukerea izan dauen lehen herria eta ondoren etorri dira Zornotza eta Eibar; erantzuna bikaina izan da eta datozen asteei begira, Gure Zirkuak ilusino handiz iragarri nahi dau Lekeition eta Orion igaroko dauela aurtengo udea:

Lekeitio:

  • Garagarrilaren 11an, barikuan, 19:00retan.
  • Garagarrilaren 12an, zapatuan, 12:00etan eta 19:00retan.
  • Garagarrilaren 13an, eguerdiko 12:00etan eta 19:00retan
  • Garagarrilaren 18an, arratsaldeko 19:00retan.
  • Garagarrilaren 19an, eguerdiko 12:00etan eta 19:00retan.
  • Garagarrilaren 20an,eguerdiko 12:00etan eta 19:00retan
  • Garagarrilaren 24an, arratsaldeko 19:00retan.
  • Garagarrilaren 25ean, eguerdiko 12:00etan eta 19:00retan.
  • Garagarrilaren 26an, eguerdiko 12:00etan.

Orio:

  • Abuztuaren 1ean, barikuan, 19:00retan.
  • Abuztuaren 2an, zapatuan, 12:00etan eta 19:00retan.
  • Abuztuaren 3an, arratsaldeko 19:00eetan.
  • Abuztuaren 8an, arratsaldeko 19:00retan.
  • Abuztuaren 9an, eguerdiko 12:00etan eta 19:00retan.
  • Abuztuaren 10ean, eguerdiko 12:00etan eta 19:00retan.
  • Abuztuaren 15ean, eguerdiko 12:00etan.
  • Abuztuaren 16an, eguerdiko 12:00etan.
  • Abuztuaren 17an, eguerdiko12:00etan.
  • Abuztuaren 22an, arratsaldeko 19:00retan.
  • Abuztuaren 23an, eguerdiko 12:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu