HIGA, munduko hizkuntza gitxituen topagunea Gasteizen
2025-07-04 09:48 KultureaGaragarrilaren 14tik 18ra.

Gasteizen egingo da V. HIGA, Hizkuntza Gitxituetako Hiztun Gazteen Topaketea. HIGA Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteak alkarteak atontzen dau, Gasteizko Udalaren babesari esker, EHUko Udako Ikastaroen barruan. Lehenengo aldiz 2011n egin zan HIGA, gazte hiztunak ahaldundu, beren hizkuntzen eta kulturen transmisino, defensa eta bizibarritzean lan egiten daben gazteak helburu.
Aurten be, topaketeak nazinoarteko komunidade potoloa batuko dau: 55 hizkuntza ordezkatuta eta 75 parte-hartzaile izango dira. HIGAk mugak apurtzen jarraitzen dau: lehen aldiz, kontinente guztietako gazteek parte hartuko dabe. Parte-hartzaileek profil aktibistea zein akademikoak ditue eta beren komunidadeetan hizkuntza-aniztasunaren aldeko konpromisoaa erakusten dabe.
HIGAren bosgarren edizinoak barrikuntza pedagogiko esanguratsuak ekarriko ditu: artearen eta hizkuntza-aktibismoaren arteko hartu-emonetan sakonduko da, hizkuntzen bizibarritzearen aldeko sormen-bideak esploretako aukerea eskainiz. Topaketaz harago irauten daben proiektu kolektiboak martxan jarteko espazioak sortuko dira, eragin iraunkorra bermatzeko. Nazinoarteko parte-hartzea be indartuko da, mundu osoko aktibista, akademiko eta erakundeen presentziagaz. Lehenengo aldiz, parte-hartzaile guztiak EHUko udako ikastaro batean matrikulauko dira eta prestakuntzea egiaztatzen dauen ziurtagiri akademikoa jasoko dabe.
HIGA 2025-Egitaraua
HIGAren webgunean dago eskuragarri eta berbaldiak, mahai-inguruak, sorkuntza kolektiboko tailerrak, kultura-jarduerak, kontzertuak eta topagune informalak jasoten ditu. HIGAk hiru hizkuntza ofizial izango ditu (euskerea, gaztelania etaingelesa) eta prestakuntza-saio guztietan itzulpen simultaneoa bermatuko da.
Bost egunez, parte-hartzaileek esperientziak konpartiduko ditue eta hizkuntza minorizatuen dokumentazino, transmisino eta ikusgarritasunean oinarritutako proiektu kolektiboak diseinauko ditue.
Ttopaketa hau erreferentziazko espazio bihurtu da nazinoartean, hizkuntza gitxituen inguruko truke, hausnarketa kritiko eta ekintza baterako espazio, gazte eta ikuspegi intersekzionala ardatz hartuta.
HIGA! 2025 - Lantaldea
● Albert Badosa.
● June Telletxea.
● Oskar Garcia de Bikuña.
● Yulha Lhaw.
● Héctor Josué Martínez.
● Emma Vadillo.
● Aisa Serra Gil.
● Amaia Orbe.
● Ainhoa Pardina.
● Bethan Ruth Roberts.
Alkarlanean:
● Nerea Abad (Gazteria Zerbitzua, Gasteizko Udala).
● Alex Vadillo (Euskara Zerbitzua, Gasteizko Udala).
Informazino gehiago eta egitarau osoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!