Artea ikasbide, 2025eko irailaren 21era arte

Bizkaie! 2025-07-04 08:51   Kulturea

1998tik 4.000 ikasle inguruk parte hartu dabe hezkuntza-programa honetan.

Artea Ikasbide. Zentroa: Alonsotegi. Artistea: Zaloa IpiƱa. Irakaslea: Xandra Iruretagoiena. | Ikusi handiago | Argazki originala



Guggenheim Bilbao Museoko Hezkuntza Gunean batuko dira sei eta hamabi urte bitarteko 117 ikasle, Euskadiko sei ikastetxetakoak, artelan irudimentsu eta espontaneoak sortu ditue Artea ikasbide hezkuntza-programan eta erakusketa honek jentaurrean aurkezten dau bertan egin daben lana.

Programa honetan eztabaidatu dituen gaietako batzuk ondokoak izan dira: naturea jagotea, naturearen zikloak eta giza ekintzak ingurumenean dituan ondorioak. Horrezaz gan, umeek gogoeta egin dabe norbanakoaren eta taldearen identidadeari, taldeko kide izatearen sentimenduei eta aktibismoak gizartea hobetzeko dauen garrantziari buruz.

1998tik 4.000 ikasle inguruk parte hartu dabe hezkuntza-programa honetan. Programeak irudimena eta sormena sustatzen ditu ikasleen artean, esperimentetan laguntzen deutse eta, aldi berean, eskola-curriculumeko ikasgaiak indartzen ditu, besteak beste, Zientziak, Hizkuntzak edo Matematika.

Artea ikasbide programearen edizino honetan parte hartu daben lehen hezkuntzako neska-mutilen sorkuntza irudimentsuetako batzuk honako honeek dira: desio onen atlas bat, artista-liburu batean jasota; ingurune hurbileko paisajeak irudikatzen dituen paisaje handi bi, euskal artista batek herrian egindako muralean inspirauta; musikeari eskainitako bideo bat, Maria Rivero eta Maurizia Aldeiturriaga bizkaitar musikarien omenez; ikasleen gorputzen kartoizko siluetak, irudiz eta kolorez apainduta; txotxongiloak erabiliz sortutako mobimendudun zerua, hodeien joan-etorria eta ilargialdiak antzezten dituana; ikasleek asmautako alegiazko izakien irudiak; eta esker oneko mezuak, ikasleek zugatz autoktonoetan zintzilikatu zituenak, konpromiso eta errespetu-keinu sinboliko lez.

Informazino gehiago hemen.

Udako ordutegia

Hurreratuko dan bisitari-kopuru handiari erantzuteko, irailaren 21era arte, Museoa 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik egunero.

Bisitariek honako erakusketa honeek izango ditute ikusgai: In situ: Refik Anadol (erakusketearen partnerra: 1OF1; partner teknologikoa: Euskaltel; laguntzailea: Google Cloud); Helen Frankenthaler: Araurik gabe margotzen (babeslea: BBVA Fundazinoa); Vito Acconci / Sergio Prego: YOU bideo-instalazinoa; baita Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak batzen dituan erakusketa iraunkorra (babeslea: BBK). Horrezaz gan, bagilaren 24tik aurrera Barbara Kruger artista estadubatuarrari eskainitako erakusketea be ikusgai izango da (babeslea: Occident).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu