32. Kalerki jaialdian 11 ikuskizun izango dira Zarautzen
2025-07-03 12:24 KultureaGaragarrilaren 3tik 5era, artistak kalerik kale ibiliko dira.

Antzerkia, jantzak, zirkua eta beste hainbat diziplinatan sortutako ikuskizunez gozetako aukerea izango da. Programazinoan 11 ikuskizun dagoz. Euskal konpainien artean, hiru jantza konpainia dira nabarmentzekoak: Amaia Elizaran & Neonymus, Lasala konpainia eta Komorebi Produkzinoak. Azken honek Karrikan plataformako 2024ko sorkuntza laguntzea jaso dau eta doluaren inguruko Argilunak ikuskizuna eskainiko dau. Amaia Elizaran jantzariak eta Neonymus musikariak, bestalde, Iraun pieza labur eta intimoa eskainiko dabe. Lasala konpainiak Burnt pieza indartsua eta intensoa eskainiko dau.
Estefania de Paz Asín artista nafarrak Olvido Flores. Las maravillas de Júpiter ikuskizun berezia eskainiko dau. Ikuskizun hau karabana baten barruan egiten da eta bi egunez egongo da karabanea Santa Klarako eleizearen aurrean; danetara, 8 saio eskainiko ditu. Istorio hunkigarria eta gogorra, memoriari keinu egiten deutsona. Mama Crea konpainiak, barriz, Desiderata izeneko instalazioa jarriko dau Santa Klaran.
Herriko zenbait gunetan eskainiko ditue ikuskizunak, Santa Klarak protagonismoa hartuko dauelarik. Munoan, Villa Manuelako frontoian eta Frontoi Txikin be izango dira saioak. Jaialdia amaitzeko, ikuskizun ibiltari bat izango da Always Drinking Marching Band talde kataluniarraren eskutik.
Beste alde batetik, aurtengo ikuskizunetako bik edukiera mugatua izango dabe, saioaren formatua dala eta. Horrexegaitik, ikuskizunak errepetidu egingo dira. Holan, Olvido Flores. Las maravillas de Júpiter ikuskizunaren 8 emonaldi eskainiko dira egun bitan, garagarrilaren 3an eta 4an. Hilaren 3an, barriz, Guillem Albaren Ma Solitud ikuskizunaren emonaldi bi izango dira. Konbidapenak ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago banatuko dira.
Egitaraua
Garagarrilak 3:
Olvido Flores. Las Maravillas de Júpiter – Estefania De Paz Asín (EH) -> Santa Klarako eleizaurrea.
Home – Cris Clown (Katalunia) -> Villa Manuela.
Ma solitud – Guillem Alba (Katalunia) -> Santa Klara.
Argilunak – Komorebi Produkzinoak (EH) -> Frontoi Txiki.
Garagarrilak 4:
Olvido Flores. Las Maravillas de Júpiter – Estefania De Paz Asín (EH) -> Santa Klarako elizaurrea.
Desiderata– Mama Crea (EH) -> Santa Klara.
Iraun – Amaia Elizaran & Neonymus (EH) -> Frontoi Txiki.
Grecarious – Soon Circus Company (Suedia) -> Munoa.
Garagarrilak 5:
Boucherie Bacul – Pikz Palace (Belgika) -> Santa Klara patioa.
Burnt – Lasala (EH) -> Frontoi Txiki.
Haute Heure – Cie. Barolosolo (Frantzia) -> Munoa.
La calle es nuestra – Always Drinking Marching Band (Katalunia) -> Ibiltaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!