Oliver eta Liuba bilbotar magoak, Italiako Magiako Munduko Txapelketan
2025-07-03 07:39 KultureaEstaduko ordezkari bakarrak izango dira.

Oliver eta Liuba magoak, Bilboko artistak, Italian garagarrilaren 12tik 19ra egingo dan Magiako Munduko Txapelketan estaduko ordezkari bakarrak izango dira. Nazinoarteko ilusionismoaren hitzordu ospetsuenetakoa da, halanda ze, munduko artista onenak berton izaten dira.
Street Magic kategorian parte hartuko dabe, Europa, Amerika eta Asiako 30 magia-profesionalekaz batera. Modalidade horretan umorea, hurreratasuna eta efektu bisualak buztartzen ditue.
2024an, 100 emanaldi baino gehiago eskaini ditue Euskadiko plaza, antzoki eta jaietan. Beraz, euskal kulturean errotutako proposamen artistikoa da.
Ehunka ikuskizun eskaini ondoren, lehiara aurkeztuko daben lana hobetu eta jenteakaz konektetako diseinauta dago. Munduari erakutsi nahi deutsagu gure kaleetan eta antzokietan ikasi dogun hurreratasuna. Txapelketeari esker, gure lana nazinoartera eroateko aukerea da, dino Oliver magoak.
Proiektu horrek Bilboko Udalaren babesa dau. Abandoko Udaltegian Oliver eta Liuba magoak egin dabe aurkezpen ekitaldia, Bilboko Udaleko Kultura Programazinoko zuzendariorde Amaia Domingoren laguntzeagaz. Gainera, Magiako Munduko Txapelketan lehiatzeko hautatutako ikuskizunaren zati txiki bat eskaini dabe, baita Italiara egingo daben bidaiari buruzko zehetasun guztiak be.
30 urteko ibilbidea
30 urtetik gorako ibilbide artistikoa egina dau Oliver magoak eta horregaitik funtsezko figurea da euskal ilusinonismoaren panoraman. Liuba magoa, barriz, dauela bederatzi urtetatik diziplina ugariko artistea da, tokiko eszena magikoari begirada freskoa eta originala emoten deutsona.
Artista biek autorpen garrantzitsuak jaso ditue, esaterako Magiako Sari Nazionala, Magia Komikoaren kategorian eta lehen postua Ume Magoen Topaketa Nazinonalean. 2024an, Magiako Europako Txapelketan be parte hartu eben, ilusinonismoaren munduan ibilbidea sendotuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!