Ondarroak zarratuko dau III. Erakusketa Ibiltaria
2025-07-03 08:00 KultureaItsas Aurre zubiaren ondoan dago ikusgai.

Bizkaiko Batzar Nagusiak, ezagutuz erakusketea inaugurau da Ondarroan, Itsas Aurre zubiaren ondoan. Aurkezpen ekitaldian, Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko burua eta Urtza Alkorta Arrizabalaga Ondarroako Alkatea egon dira. Eurekaz batera Foru parlamentuko Mahaiko eta Udalbatzako kideak eta udalerriko herritarrak izan dira.
Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko Erakusketa Ibiltariak Bizkaian zehar egin dauen hirugarren ibilbideari ekin eutsan barriro apirilean, XIV. mendetik lurraldearen gorabehera nagusien protagonistea eta lekuko eta Europako lehenengo sistema parlamentarioetako bat izan dan Foru parlamentuaren garrantzi historiko, politiko, sozial eta kulturalari balioa emoten jarraitzeko asmoz. Bagilean Amorebieta-Etxanon egon eta gero, erakusketearen hirugarren edizinoak Bizkaian zehar egingo dauen ibilbidea Ondarroan amaituko da. Garagarril osoan zehar egongo bertan. 2023an Bizkaiko Batzar Nagusiak, ezagutuz proiektua martxan jarri zanetik, erakusketea daborduko lurraldeko herri nagusietan egon da.
Bizkaiko Batzar Nagusiak, ezagutuz, formatu handiko 9 panel dituen 3 erakusketa-euskarri handik osotzen dabe. Panel horreetan erakunde parlamentario lez dauen eskumen-egitura zabala adierazoten da, baita haren egoitzetan dagoan kultur ondare aberatsa be. Erakusketan ibilbide xumea eskaintzen da Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko lau egoitzen (Bilbo, Gernika, Abellaneda eta Gerediaga), Gernikako Batzarretxean zehaztasun handiagoagaz geldituz, Gernikako Arbolaren, demokraziaren, askatasunaren eta bakearen euskal sinboloaren babeslekua dalako. Erakusketak, erakundeak gizonen eta emakumeen arteko bardintasunaren alde eta Deiadar Mendien Eguna lako herri-tradizinoa berreskuratzen ditu.
Ana Otadui Biterik ondokoa azpimarratu dau: Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak kalera urtengo dira herritarrek erakunde parlamentarioaren funtzionamentua eta lurraldeko arkitektura instituzinonalaren barruan dauen garrantzia ezagutu daien, baita ondare kultural aberatsa ezagutzeko be. XXI. mendeko parlamentua da, modernoa, arina, aldaketetara egokitua eta ordezten dituan herritarrakaz eten barik komunikauta dagoana. Oso antxinako garaietan egozan 119 jesarlekuetaitik Ondarroak 83. eserlekua beteten eban.
Bestalde, Urtza Alkorta Arrizabalaga Ondarroako alkateak azpimarratu dauanez, oso garrantzitsua da gure erakundeak eta euren baliabideak herritarrei ezagutarazotea. Ganera, ondarea erakusteak Bizkaiko aberastasun artistikoa be agirian ixten dau. Guretzat oso garrantzitsua da erakusketea Ondarroara etortea, arabere gehiago ibilbidearen azken geltokia izanda. Nondik gatozan jakin behar dogu, nora goazan jakiteko. Edade guztietako ikusleentzat ondo egokitutako eukiagaz, edade nagusikoek zein gazteek Batzar Nagusiak gure lurraldeko politikan izan daben garrantzia ezagutu daien.
Kontua da Bizkaiko Batzar Nagusiak tradizino historiko handia dabela, horren jatorria Erdi Aroa baino lehenago izanez eta, jakina, Gernikako Batzarretxea eregi aurrekoa. Bizkaiko Batzarretxea Europako lehenengo sistema parlamentarioetako bat izatea askotan oharkabean pasetan da herritarrentzat, eta, hori dala eta, erakundeko buruek barriro bere lau egoitzetatik ataratea eta Bizkaian zehar ibiltea erabagi dau, modu grafikoan eta eszenaratze barriagaz, erakundearen balio historiko aberatsa eta Lurralde Historikoko herritarren ordezkaritzearen eta parte-hartzearen organu gorena da horretan hartzen diran erabagi garrantzitsuak erakusteko...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!