Bilboko XVI. eta VII. Banderak, garagarrilaren 5ean
2025-07-02 12:42 KultureaEuskotren Ligako emakumeak eta Eusko Label Ligako gizonezkoak erlojuaren kontrako estropadan lehiatuko dira.

Dana prest dago Bilbon 2025eko Eusko Label Ligea eta Euskotren Ligea hasteko. Estropaden denporaldia garagarrilaren 5ean hasiko da, Bilboko XVI. eta VII. Banderakaz, uriaren erdigunea zeharkatzen dauen erlojuaren kontrako probakaz.
Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kiroleko zinegotziak eta Borja Rodrigo ACTko presidenteak lehiaketearen zehetasun guztiak emon ditu. Berton, Euskotren Liga emakumezkoen eta Eusko Label Liga gizonezkoen tripulazinoak lehiatuko dira erlojuaren kontrako estropadan.
ACTeko presidente Borja Rodrigok ondokoa azpimarratu dau: garrantzitsua da denporaldia Bilbon hastea, ligearen garapenari estu lotuta dagoan uria da-eta.
Beste alde batetik, Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kiroleko zinegotziak balioa emon deutso uriak kirol horregaz dauen lotureari eta ekitaldiaren eragin positiboari.
Uri-zirkuituak eta erlojuaren kontrako formatuak sekulako ikuskizuna eskainiko dabe itsasadarrean zehar eta zaleek traineruak pasetan disfrutetako aukerea izango dabe uri-ingurunean. Gainera, estropada horretako denporek hurrengo eguneko urteera-ordena eta txandak zehaztuko dabe.
2025eko denporaldia indartsu dator, Bilbo da protagonista eta urian tradizinoa, ikuskizuna eta lehiakortasuna buztartuko diraz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!