Publifestivalek BFAren kanpaina bi saritu ditu
2025-07-02 07:50 KultureaBizkaian argi daukagu, errespetua eta dibertsitatea gara eta Jaietan aliatuak kanpainak saritu ditu.

Publizitate Sozialaren Nazioarteko Jaialdiak (Publifestival) sexu-erasoen eta LGTBIfobiaren kontrako Bizkaiko Foru Aldundiaren sensibilizazino-kanpaina bi saritu ditu aurtengo edizioan.
Balio sozialik onena pieza grafikoan kategorian, Bizkaian argi daukagu, errespetua eta dibertsitatea gara LGTBIfobiaren kontrako kanpainea saritu dabe, Canal Directo agentziagaz garatua.
Informazino gehiago hemen.
Bestalde, Street marketingeko ekintzarik onena kategorian, udako sexu-erasoen kontrako Jaietan aliatuak kanpainea kanpoan zabaltzeko jarduerak autortu dira, Vals Agentziaren eta CIDFCA Agentziaren bidez bultzatutakoak.
Informazino gehiago hemen.
Ahaldun nagusiorde eta Enplegua, Gizarte Kohesinoa eta Bardintasuna Sustatzeko foru-diputadu Teresa Laespadak holako sensibilizazino-kanpainak nahitaez egin behar dirala nabarmendu dau: Eskubideak defendiduteko politikakaz batera, sensibilizazino-kanpainak be egin behar ditugu, adierazo dau.
Publifestival jaialdiak idearik sortzaileenak eta originalenak aintzat hartzen ditu ondoko arloetan: telebista, irratia, Internet, marketina, diseinua, produkzinoa, kanpainak, Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta agentzietatik zein iragarle, erakunde, instituzino edo enpresetatik datozen proiektuak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!