'Villa de Bilbao' Piano eta Bibolin Lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2025-07-01 13:37   Musikea

Talentua erakarteko eta barrikuntzea sustatzeko ekimena da.

BCAM – Basque Center for Applied Mathematics, Villa de Bilbao Lehiaketearen bigarren edizinoa atondu dau, piano eta bibolin kategorian.

Proposamen kulturala, Matematika Aplikatuko Euskal Zentroak BILBOMATHen esparruan egiten dauen 2M: Music & Mathematics programearen hitzorduetako bat da. BCAMek eta Bilboko Udalak, BCAMek talentua erakarteko nazinoartekotzea eta barrikuntzea sustatzeko sinatutako hitzarmena da.

Sociedad Bilbaina egoitzea izanda, 50 personak baino gehiagok parte hartu dabe ekimenean, edadearen arabera (1993 eta 2017 artean jaiotako personak). Villa de Bilbao Lehiaketearen helburua matematikea eta musika-kulturea zabaltzea eta pianista gazteen garapen musikala sustatzea da.

Kontxi Claver, Ekonomiaren Garapen, Merkataritzea, Turismo eta Enplegu zinegotzia; Joxerramon Bengoetxea, EHUko errektorea; eta José Antonio Lozano, BCAMeko zuzendari zientifikoa, izan ekitaldian.

Ondoko honeek dira Villa de Bilbao Piano eta Bibolin Lehiaketearen irabazleak:

  • D kategoria, bibolina: Miriam Mendoza.
  • F kategoria, bibolina: Katalin Madariaga.
  • G kategoria, bibolina: Franchesska Forero (500 € bekea).
  • H kategoria, bibolina: Gontzal Rodríguez (750 € bekea).
  • I kategoria, bibolina: Marianna Atria (1000€ bekea)
  • B kategoria, pianoa: Aroa Garcia.
  • G kategoria, pianoa: Sofia Meladze (500€ bekea).
  • H kategoria, pianoa: Xabier Boixet.

Kategoria bakotxeko lehen sari absolutuaren irabazleek plakea eta diplomea jaso dabe amaiera ekitaldian; eta saritutako gainerako lehiakide guztiek dominea eta diplomea.

Ekitaldiak ondoko erakundeen laguntzea jaso dau: Bilboko Udala, EHU, Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Konserbatorioa, Sociedad Bilbaina Alkartea eta Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazinoa.

Zuzendaritza artistikoa ondoko honeen esku izan da: Luca Fanelli (Ikerbasque Research Professor EHU eta BCAM, pianista) kozuzendaritza artistikoa: Ales Larrazabal (Bilboko Konserbatorioa; pianistea); Rubén Darío Reina (RTVE orkestrea; biolinistea); eta Maite Villate (Bilboko Konserbatorioa; pianistea).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu