Udako zine-proiekzinoak berreskuratuko ditue Monterron parkean

Bizkaie! 2025-07-01 09:37   Kulturea

Garagarrilaren 3tik 25era, Udazabal, Arrasaten.

Udako kultur eskaintza aberatsa izango da aurten be, musikea, zirkoa, antzerkia, jantzak eta zinea izango dira eskainiko diran ikuskizunen artean. Hilabete osoan zehar izango dira kultur ekintzak, baina hainbat musika jaialdi ere. Deskargatu hemen egitarau osoa.

Zinea bueltan da Monterronen eta musikea Santa Barbaran

Barrikuntza nagusienak herriko naturgune nagusi bitan eskainiko dira: Monterronen eta Santa Barbaran.

Monterron parkeak barriro be zine-ikuskizunak jasoko ditu hilaren amaieran. Buelta hau AED alkarteagaz alkarlanean egingo da eta pelikula bi emongo dira, Kantauri hilaren 19an, eta El Vasco hilaren 25ean.

Ez da barrikuntza bakarra izango, Urmuga jaialdiak be geldialdia egingo dau lehenengoz Arrasaten. Mendi-ibilaldi musikatuaren jaialdiak Udazabalentzat leku barria hartuko dau, Santa Barbara parkea, Goikobalun.

Jantzak, antzerkia eta zirkua

Jantzeak presentzia nabarmena izango dau Udazabaleko egitarauan. Egun nagusi bi izango dira jantza garaikideaz gozetako: garagarrilaren 11n eta 18an. Hilaren 11n punta-puntako hiru pieza labur ikusteko aukerea izango da Zaldibar Frontoian, Euskal Herriko talde bi, eta bat Kataluniakoa. Garagarrilaren 18an Tio Teronen Semeak talde euskaldunaren jantza ikuskizuna izango da Herriko Plazan.

Garagarrilaren 8an zirkuak hartuko dau Biteri plazea, Transir ikuskizunagaz. Eta, 15ean, barriz, Azkena eta bagoaz antzezlana izango da Seber Altube plazan, Trapu Zaharrak konpainiaren eskutik.

Askotariko musikea

2000. urtean Arrasate Musikaletik sortutako taldeak edegiko dau Udazabaleko egitaraua, urtero bezela. Garagarrilaren 4an eskainiko dabe kontzertua Zaldibar Frontoian.

Beste alde batetik, herrian hainbat musika jaialdi eta kontzertu be izango dira:

Arrasate Blues: garagarrilaren 3tik 24ra bitartean eskaintza musikal zabala izango da herri osoan zehar 17 kontzertugaz.

Mondra&Roll musika jaialdia garagarrilaren 4 eta 5ean eta, urtero bezela, Monterronen jentzea batzea aurreikusten da rockaren jaialdi honetan. Sarrerak salgai.

Fermin Muguruzak be Arrasate bisitauko dau domekan, hilaren 6an, arratsaldeko 18:00etan, Monterronen. Sarrerak salgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu