1.307 ikaslek egingo dabe Unibersidadera Sartzeko Probea EHUn
2025-07-01 09:34 Pil-pileanEmoitzak garagarrilaren 8an argitaratuko dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 1.174 ikaslek eta Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo bat egin daben 133k Unibersidadera Sartzeko Probaren (USaP) ezohiko deialdia hasiko dabe gaur, garagarrilak 1, Euskal Herriko Unibersidadean. Bagilaren 3an, 4an eta 5ean egindako ohiko deialdian 13.130 pertona matrikulau ziran guztira (Batxilergoko 12.277 ikasle eta Goi Mailako Heziketa Ziklo bat amaitu daben 853 ikasle), baita aurreko ikasturteetako 379 ikasle be, nota igoteko irakasgai espezifikoetara aurkeztu ziranak.
Ezohiko USaP egiteko Matrikulautak Batxilergoko eta LHko ikasle horreek campuska banatuz gero, 199k egingo dabe Arabako Campusean, 665k Bizkaikoan eta 420k Gipuzkoakoan. Beste 23 ez dagoz campus bati atxikita. Hizkuntzeari jagokonez, ikasleen % 65,3 (854 ikasle) euskeraz egingo dabe probea eta % 34,7k (453) gaztelaniaz.
Premia bereziak dituen Ikasleak
Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako hezkuntza-premia bereziak dituen 109 ikaslek egokitzapenak beharko ditue ezohiko Unibersidadera Sartzeko Ebaluazino-probea egiteko. Kopuru hori aurton jasotako 804 egokitzapenen % 13,56 da.
USaP probea egiteko egokitzapenak indarrean dagoan araudiak autortutako eskubidea dira, eta neurri horrek bermatzen dau ikasle guztiek izango dabela probea egiteko aukera bardintasuna. Sarbide probetako egokitzapen guztiak EHUko Desgaitasunak dituen Personentzako Zerbitzuak kudeatzen ditu ezarrita dagoan prozedureari jarraituz. Epaimahaiek proba egin aurretik egokitzapen guztien barri dabe eta EHUren Sarbide-probetarako jardunbide egokien Gidea be eskuragarri duave egokitzapenen aplikazinorako.
Probak eta emoitzak
USaP hiru egunetan egingo da gaurtik, garagarrilak 1, aurrera.
Unibersidadera Sartzeko Probak fase bi ditu: sarbidea eta onarpena. Sarbide faseak helburu hau dau: ikasleek graduko unibersidade-ikasketa ofizialak egiteko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak neurtzea. Ondoko bost azterketez osotuta dago: Gaztelania eta literaturea; Euskerea eta literaturea (USaP edegiko dauen azterketea); Espainiako historia edo Filosofiaren historia; Lehenengo atzerriko hizkuntzea; eta Batxilergoko 2. mailako modalidadeko derrigorrezko gaia. Gai bakotxak 0 eta 10 bitarteko notea jasoko dau eta fase horretan gehienez 10 atera leiteke.
Batxilergoko notearen eta fase orokorreko kalifikazinoaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (% 60 Batxilergoari edo Heziketa Zikloari jagoko eta % 40 sarbide faseari) 5 puntu edo gehiago lortuta probea gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak sarbide fasean gitxienez 4 puntu lortu baditu.
Onarpen fasea borondatezkoa da eta ikasleak beste 4 puntu lortu ahal ditu. Fase horretan ikasleak gehienez lau ikasgaitara aurkeztu ahal da, eta bakarrik hartzen dira kontuan baldin eta 5 baino gehiagoko nota atera badau. Ikasleak egin nahi dauen gradurako onuragarrienak diran kalifikazino bi hartzen dira kontuan.
Azterketei jagokenez, aurten hasi da bagilaren 11ko 534/2024 Errege Dekretuak ezarritako sarbide-proben eredu barria apurka-apurka ezartzen. Besteak beste, eredu horrek ezartzen dau galderen ehuneko batek (aurton, % 25ek) irakasgaian eskuratutako gaitasunak neurtzeko diseinauta egon behar dauela eta pandemiaz geroztik apliketan zan hautazkotasun-maila murrizten dauela.
USaPi buruzko informazio guztia hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!