Txomin Olabarri Legarreta izentau dabe Azkuna Zentroko zuzendari nagusi

Bizkaie! 2025-07-01 08:43   Kulturea

Fernando Pérezek bere borondatez kargua itxi ondoren izentau dabe.

Azkuna Zentroko Administrazio Kontseiluak, Gonzalo Olabarria buru dauela, Txomin Olabarri Legarreta izentau dau zuzendari nagusi.

Bilbon jaio zan 1976an, Enpresen Administrazino eta Zuzendaritzan lizentziau zan EHUn eta 2010etik Bizkaia Arenako zuzendaria izan da.

Zuzendaritzea aukeratzeko prozesua apirilaren 13an hasi zan eta gaur amaitu da ezohiko kontseilu batean; bertan erabagi da Txomin Olabarri izentetea ardura hori beregain hartzeko, alkarrizketa personalak egin eta hautagaitzak balorau ondoren.

Deialdi hau prestakuntzeari, gaitasunari eta esperientzia profesionalari buruzko erispide objektiboen arabera ebatzi da.

Txomin Olabarri, Fernando Pérezek bere borondatez kargua itxi ondoren izentau dabe. Fernando Perezek Azkuna Zentroa – Alhondiga Bilbaoko zuzendaritzea hartu eban 2018ko maiatzetik 2024ko abendura bitartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu