Eduardo Chillidari omenaldia egiteko erabili dau EHUk markearen aldaketea
2025-07-01 08:03 KultureaEuskal Herriko Unibersidadearen nortasun korporatibo barritua aurkeztu dau unibersidadeak Chillida Lekun.

Eduardo Chillidaren ikuspegia, lana eta ondarea batzen dituan garapenetik sortua,, Chillidaren ikurrak EHU siglak izango ditu aurrerantzean.
Markea soiltzea erabagi dau Euskal Herriko Unibersidadeak eta marka barritua aurkeztu dau jentaurrean Chillida Lekun egindako ekitaldian. Euskal gizartearen eta unibersidadearen ordezkaritza zabala batu da ekitaldira. Unibersidadearen ikur bihurtu dan Eduardo Chillidaren lana errespetata, haren lanaren eta unibersidadearen orainaren eta etorkizunaren arteko loturea barritu dau EHUk.
EHUko errektore Joxerramon Bengoetxeak adierazoi dauenez, gure errektoretza taldeak eraldatzeko asmo sendoa izan da abiaburua eta horixe bilakatu dogu EHUren markea. Pertenentzia sentimendua oso garrantzitsua da eta markeak bermatu behar dau unibersidae komunidadearen eta gizartearen identifikazinoa. Soiltasuna eta dotorezia inpaktua eta ospea bermatzeko. Garrantzitsua dalako sustraietara begiratzea nondik gatozen ez ahaztu eta aurrera egiten jarraitzeko. Eta horretarako “nortasun propioa dauen eta bereizten eta ordezkatzen gaituan unibersidadea izan nahi dogu. Esangura horretan, Bengoetxeak ondokoa zehaztu dau: EHUk liderau behar dau euskal unibersidade-sistemea: unibersidade europarra, euskalduna eta propioa, campus anitza eta zabala; mundura zabalik.
Markearen erabarritzearen inguruko azalpenak emon ditu Bizkaiko Campuseko eta Komunikazinoko errektoreorde Estitxu Garaik: gure markea barritzeko prozesu osoaren abiapuntu eta zutabe nagusia da Chillidak gure unibersidadeari egindako ikurra, gure unibersidadeari egindako ekarpena. Ez baita ikur soila, unibersal kontzeptu oso bat da. EHUren nortasunaren erdigunean kokatu da Chillidaren ikurra eta EHU siglak baino ez dira erabiliko, indartu egiten da. Soildu egin da izentapena, argiagoa egiteaz gan, gogoratzeko errazagoa eta komunikazino inguru barrietarako erabilgarriagoa izateko asmoz. Egungo jokerakaz sintonian eta izengintzearen inguruan azken urteotan egindako lanari jarraituz landu da marka barria, biribildu dau errektoreordeak.
Kolore korporatiboa
Markearen parte bilakatu da gaurtik aurrera paleta kromatiko korporatiboa. Gernikako Arbolearen eta zientziaren arbolearen metaforeagaz jarraituta, uniberdea izango da EHUren kolore korporatibo nagusia, bizitasunez betetako berde distiratsua, nabarmendu dau Garaik. Paletea osotzeko amalurra inspirazino iturri daben koloreak be sartu dira: egunsentia, zerua, argia eta behe lainoa, paisajearen eta EHUren nortasunaren parte legez.
Kantu barria
EHUren etorkizuneko ereserki izateko asmoz sortutako piezea aurkeztu dabe ekitaldian. Musikea Luca Fanelli musikari eta EHUko matematika irakasleak konponidu dau; berbak Jone Uria bertsolari eta Matematika irakasleak jarri deutsoz. Eta gaur Leire Berasaluze abeslari eta EHUko irakasleak interpretau dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!