Bigarren saioan Eukene Larrarte da protagonista
2025-06-30 13:06 KirolaMatx Podcasta, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakusteko jaiotako saioa.
Basque Team Fundazioak bere kirolarien inguruko istorioen zabalkunderako saio barria ipini dau martxan. Matxegaz, tokiko kirolaren sare sozialagaz, alkarlanean, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakusteko asmoz jaio da saioa.
Lehen saioan Mikel Linacisoro eskalatzailea izan zan.
Basque Teamek eta tokiko kirolean erreferente dan Matx sare sozialak erronka berezia dabe esku artean. Goi mailan ibili arren, ikusgarritasuna behar daben euskal kirolarien beste aldea erakusteko bideopodcasta produziduten dabil Matx. Horretarako, Basque Teamen laguntzea izango dau, Fundazinoaren bekea daben eta masiboak izan barik nazinoartean lehiatzen diran kirolariek parte hartuko dabe barriketaldietan. Halan da be, ez dira ohiko kirol alkarrizketak izango; kirolaz berba egingo bada be, protagonisten beste alderdi ezazagunagoa azalaratzea izango dau helburu saioak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!