Mikel Linacisoro eskalatzailea Matx Podcasteko lehen saioan

Bizkaie! 2025-06-03 13:04   Kirola

Kirol minoritarioei ikusgarritasuna emotea da helburua.

Basque Team Fundazinoak bere kirolarien inguruko istorioen zabalkunderako saioa sortu dau, Matx Podcasta izenekoa.

Basque Teamek eta tokiko kirolean erreferente dan Matx sare sozialak erronka berezia dabe esku artean. Goi mailan ibili arren, ikusgarritasuna behar daben euskal kirolarien beste aldea erakusteko bideopodcasta produziduten dabil Matx. Horretarako, Basque Teamen laguntzea izango dau, Fundazinoaren bekea daben eta masiboak izan barik nazinoartean lehiatzen diran kirolariek parte hartuko dabe barriketaldietan. Halan da be, ez dira ohiko kirol alkarrizketak izango; kirolaz berba egingo bada be, protagonisten beste alderdi ezazagunagoa azalaratzea izango dau helburu saioak. 

Halanda be, ez dira ohiko kirol alkarrizketak izango; kirolaz berba egiteaz gan, protagonisten beste alderdi ezazagunagoa azalaratzea izango dau helburu saioak. 

Sei kapitulu

Lehen konbidadua Mikel Linacisoro eskalatzailea da. Daborduko grabaketa batzuk egin ditugu eta oso gustura gabiz, dino saioko aurkezle Aratz Losadak. Matx Podcastaren lehen denporaldiak sei kapitulu izango ditu. Abuztuan eta abenduan ezeze, gainontzeko hilabete guztietan saioa ikusteko aukerea izango dabe sare sozialeko eta Basque Teameko jarraitzaileek. Entzuteaz gan, saioa ikusteko aukerea be egongo da. 

Kapitulu guztiak hemen ikusi ahal izango dira. Era berean, Basque Teamen plataforma digitalek, Matxenek eta Tokikom taldeko hainbat komunikabidek be eskainiko ditue saioak euren webguneetan, telebistetan eta irratietan. 

Hainbat helburu 

Saioaren helburuei jagokonez, erantzun bateratua emon nahi izan dabe saioa produziduten dabizen Matxeko eta Basque Teameko arduradunek: eragile txikiek egiten daben lana autortu nahi dogu, halanda ze, kirol minoritarioei ikusgarritasuna emotea da gure nahia.

Gogoratu behar da, gainera, Basque Team Fundazinoa Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikaren sailaren barruan kokatuta dagoala eta arreta berezia dauela euskerearen erabilerearen sustapenean. Goi mailako kirolariak horretan laguntzeko agente parebakoak dira, gizartearen eredu diralako. Euskaraldian be parte hartu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu