Klara Olazabal piraguistea Matx Podcasteko laugarren protagonista

Bizkaie! 2025-09-30 08:00   Kirola

Kirol minoritarioei ikusgarritasuna emotea da podcastaren helburua.

Basque Team Fundazinoak bere kirolarien inguruko istorioen zabalkunderako saio berezia jarri dau martxan. Matxegaz, tokiko kirolaren sare sozialagaz, alkarlanean, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakusteko asmoz jaio da saioa.

Lehen konbidadua Mikel Linacisoro eskalatzailea izan zan, bigarrena Eukene Larrarte txirrindularia, hirugarrena Keoni Lasa surflaria eta laugarren atalean Klara Olazabal piraguistea izango da protagonista. 

Aratz Losadak aurkezleak ondokoa dino: daborduko grabaketa batzuk egin ditugu eta oso gustura gabiz kirolariekaz. Serio jarriko gara, gai sakonak be landuko ditugu, eta, jakina, gure izaera ganberroari eutsiz, momentu batzuetan, jagonean edo estutasunen batean be jarriko ditugu konbidaduak.

Matx podcastaren lehen denporaldiak sei kapitulu izango ditu. Abuztuan eta abenduan ezeze, gainontzeko hilabete guztietan saioak ikusteko aukerea izango dabe sare sozialeko eta Basque Teameko jarraitzaileek. Entzuteaz gan, saioa ikusteko aukera be dago.

Ikusi gainontzeko saioak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu