Bizkaiko lurretan barrena ibiliko da Urmuga 2025 garagarrilaren 13tik 16ra
2025-06-27 14:47 KultureaBizkaian 4 mendi etapa eta 3 kontzertu Eder.

Hemen da Euskal Herriko mendi, bailara eta herriak musikaz beteko dituan ekimen herrikoi eta artistikoa. Aurton Bizkaia zeharkatzea da asmoa. Barrikuntza Nagusia da Urmugaren ibilbideak orain 1000 urteko Iruñeko
Erreinu hari jarraituko deutsola, gaztelu, etxe eta monastegietatik ibiliko baita; beraz, lurraldea josiz, musikea, naturea, euskerea, kulturea eta historia bizia berpiztuz.
Kontzertuei dagokienez, batzuk doakoak izango dira, beste batzuetan diru ekarpena eskatuko da kontzertuaren gastuei aurre egiteko.
Garagarrilaren 13an ekingo deutso Urmugak bere Bizkaiko ibilbideari, Araban egun bi egin eta gero. Aurten, Urmugan baino Urmugarantz ibiliko gara, orain arte zeharkatu ez ditugun lurrak ezagutzeko. Esangura horretan, Iruñeko erreinuarenak izandako lurrak zeharkatuko ditu: Gaztelugatxen hasi eta Ereñozarko San Migelera (Iruñeko Erreinuko gaztelua) heltzeko.
Lehenengp etapearen amaieran, ekimen berezia izango da Ereñon. Azken urteetan Euskal Herrian zabaldutako Kalean Kantuz ereduagaz bat egin eta gure musikariakaz saio gogoangarri baten protagonista bihurtuko dira Bizkaiko eta Euskal Herri osoko kantuzaleak. Nahi dauenarentzat eguerdian mahai-inguruan jesarri eta asetzeko aukerea izango da frontoian atonduko dan jantokian. Aldez aurretik izena emotea eskatzen da.
Garagarrilaren 14an, Ereñotik Ziortza-Bolibarreraino ibiliko dira. Bertan Lorea Zulaika eta Et Incarnatus Orkestraren kontzertua izango da 18:00etan.
Garagarrilaren 15ean, Mañarira helduko da Urmuga eta bertan egingo da Bizkaiko kontzertu eta ekitaldi handia. Angurretako harrobian batuko dira kantari fin eta musikariak.
Bizkaiko atontzaile eta babesleei esker ona
Urmugaren atontzaileek azpimarratu dabenez, 'Bizkaian jasoten gabizen babesa sekulakoa da. Bizkaiko Foru Aldundiarena, baina baita hainbat udalerrirena be, besteak beste, Mañaria, Durango, Ereño, Bermeo edo Bolibar. Bizkaiko mendi talde ugarik be parte-hartzen eta laguntzen dabe Urmugan. Batez be eskertzen dogu bizkaitarren parte-hartzea Urmugaren kontzertuetan eta ibilbidean, urtetik urtera gorantz baitoa.
Izen-emotea
Urteroko moduan, Urmugan ibilbideko edozein zati egin daiteke, egun bat, bi edo ibilaldi osoa. Mendi gidariak ibiliko dira urmugalariak laguntzen eta jatekoa nahiz lotarako tokiak ziurtatuko ditue atontzaileek.
Egin eskabidea info@urmuga.eus helbidera idatzita edo emon izena hemen.
Antolatzaileak, babesleak eta laguntzaileak
Urmuga posible egiteko bidelagun ugarik hartzen du parte. Antolatzaileen artean ditugu Urmuga Elkartea, Mendiak eta Herriak Mendi Gidariak, Et Incarnatus Orkestra, Basaizea, Donostiako Orfeoia eta Atlas kanarietako Contramapas (Urmugan oinarritutako Kanariar Irletako proiektua) ekimena antolatzen duen elkartea.
Babesle ditugu Gipuzkoako Foru Aldundia eta bere Ipuskoa ekimena, Nafarroako Gobernua, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Iruñeko Udala, Berria, Laboral Kutxa, Hazi eta Intia.
Laguntzaileen artean Urmugaren emonaldiak egingo diran udalerri guztiak hartu daitekez, aitatu nahi geunkez Baranbio eta Altzoko udalak. Lizartza, Orexa, Mañaria, Baigorri, Zangotzako ikastola, Urdaibai eta Mungiako mendi taldeak, Tabira, Besaide, Vasco de Camping, Urdaburu eta Girizia mendi elkarteak, Aragoiko Ainsa, Anso, Benasque eta Jacako musikari eta dantzariak eta Santa Cruz de la Seros herria. Horiekin batera, Berastegi, Leitza, Areso, Amurrio, Bermeo, Arrasate, Durango, Aduna, Larraun, Zangotza, Uxue, Ereño, Bolibar, Orbaizeta, Caseda, Rocaforte, Irunberri, Lekunberri, Santagrazi herriak, Leyre eta San Juan de la Peñako monastegiak.
Urmuga 2025 – Bizkaiko kontzertuak
- Garagarrilak 13 // Ereñozar - Ereño.
17:30 Ondoetorria. Ereñozarko San Migel (Iruñeko Erreinuko gaztelua).
18:30 Kontzertua. Ereño.
Urmuga Banda:
- Gitarristea: Bixente Martinez.
- Soinua: Iñaki Dieguez.
- Biolina: Maddi Arana.
- Pianoa: Iñar Satre.
- Baxua: Joseba San Sebastian.
- Panderoa: Xabier Leturia.
- Bateria: Mikel Urretagoiena.
- Gidariak: Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluze Leturia.
- Garagarrilak 14 // Ziortza – Bolibar.
18:00 Kontzertua
- Lorea Zulaika
- Et Incarnatus Orkestra.
- Garagarrilak 15 // Durango // Mañaria.
18:30 Kontzertua. Mañariako Angurreta Harrobian.
- Pirata.
- Hatxe.
- Leturia eta Irati Arcelus.
- Eñaut Elorrieta.
- Janus Lester.
- Xak taldea.
- Et Incarnatus.
Urmuga 2025 - Bizkaiko mendi ibilbidea.
- Garagarrilak 13, domekea \\ Gaztelugatxe, Burgoa, Bermeo, Mundaka, Atxarre, Santimamiñe, Ereñozar.
- Garagarrilak 14, astelehena \\ Ereño, Ziortza- Bolibar.
- Garagarrilak 15, martitzena \\ Ziortza-Bolibar, Oiz, Maume, Garai, Gerediga, Durango, Mañaria.
- Garagarrilak 16, eguaztena \\ Durango-Mañaria, Besaide, Arrasate.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!