'LGTBIQ+ eskubideen aldeko burrukea herritar guztion erantzukizuna da'
2025-06-27 09:46 Pil-pileanEzin dogu onartu gorrotoa eta intolerantzia nagusitzea.

Bilboo Udalak, bagilak 28, LGTBIQ+ Kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren aldeko Nazinoarteko Egunaren harian, ondo adierazpena plazaratu dau: aniztasuna ardatz hartuta eskubide eta bizikidetzeagaz konpromisoa berresten dogu, kolektibo horren eskubide eta askatasunen autortzan lortutako aurrerapenak ospatuz. Jardunaldi hau ez da ospakizuna bakarrik, egindako bidea eta oraindino benetako bardintasuna lortzeko egin beharreko lana gogorarazotea be bada.
Oinarrizkoa da injustiziaren aurrean ahotsa altzau eta gizarte bidezkoagoa, inklusiboagoa eta aniztasuna errespetetan duena eregiten laguntzea. Ekintza kolektiboaren bidez egin ahal izango baitogu aurrera aldaketa erreal, sakon eta iraunkor baterantz, norbanakoaren konpromisotik hasi eta politika publikoetaraino.
Badakigu azken urteotan sexu eta genero-aniztasunaren onarpena handitu egin dala eta aurrerapen hori hainbat persona, alkarte, erakunde, kolektibo eta erakunderen etenik bako lan konprometiduari esker lortu dala, hainbat esparrutatik kontzientziak ikusarazoten, sensibilizetan eta eraldatzen lagundu baitabe. Prozesu horretan, euskal gizarteak erakutsi dau kapaz dala aurrera egiteko, oztopoak hausi eta guztiontzako askatasun-eremuak edegiteko.
Gaur egun harrotasunez esan geinke gizarte bat eregiten laguntzen gabizela, persona bakotxa izan daitekeen eta bizi daitekeen loturarik barik, aurreretxi, estigma eta bildurrik barik. Baina badakigu oraindino bide luzea dagoala egiteko. Babes-keinu bakotxa, ikusgarritasun-ekintza bakotxa, LGTBIQ+ eskubideen aldeko berba bakotxa oinarrizko pausua da lortutakoak sendotzeko eta aurrera egiten jarraitzeko.
Bagilak 28 gogoratzeko egunaz gan, ekintzarako preminazko deia be bada. Bardinduk giza eskubideakazko konpromisoa berresten dogu eta herritar guztiak ausardiaz jokatzeko, gorroto diskursoak baztertu eta edozein indarkeria, diskriminazino edo eskubide-urraketa salatzeko animetan ditugu. Bardintasuna eta askatasuna ezin dira negoziau.
Horregatik guztiagatik, herritar guztiak sensibilizazino eta aldarrikapen-ekitaldietara batzea nahi dogu, LGTBIQ+ personen eskubideen aldeko jarrerea eta sexu eta genero-aniztasunaren aldeko burrukea euskal gizartearen identifikazino-elementu izan daitezan.
Azkenik, LGTBIQ+ eskubideen aldeko burrukea herritar guztion erantzukizuna da. Ezin dugu onartu gorrotoa eta intolerantzia nagusitzea. Gaur, inoiz baino gehiago, gure aniztasunean bat egin behar dugu, elkarrekin eraikiz eta lan eginez, etorkizunean pertsona guztiok duintasunez, errespetuz eta askatasunez bizi gaitezen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!