'Truth or Dare' filmak ekingo deutso gaurko programazinoari

Bizkaie! 2025-06-27 09:06   Zinemea

Eskuratu sarrerak hemen.

Gaur, hilak 27, jaialdiaren bosgarren egunean sei film proiektauko ditue Zinegoaken.

Ganera, bihar, hilak 28, Zinegoakek ez dau proiekzinorik atonduko LGTBIQ+ mobimenduaren mobilizazinoagaz bat egiteko.

Programazinoa

Bilborock Aretoan, Begiradak sailaren barruan, film bi proiektauko ditue: Emakume zuzendariak (17:00) eta Erresistentzia eremuak (21:15). Horreezaz gan, leku berean, Bilgune sailan, Apoyo Positivo filma emongo dabe 19:00retan.

Hika Ateneon, baita Bilgune sailaren barruan be, Plazeratu Klub (21:00) eskainiko dabe.

Golem zinemetan, 5. salan, ondoko filmak proiektauko dira: 

  • 17:00: Truth or Dare (KRAK saila).
  • 19:00: Between Goodbyes (KRAK saila).
  • 21:30: Baby (FIK saila).

zg_pro master classa egingo dabe gaur, hilak 27. Azkuna Zentroko Bastida Aretoan hasiko da 10:00etan. Master classaren ondoren, mahai ingurua atondu dabe. Arratsaldeko 18:00etan, master classa La Sinsorga Kulturgune Feministara pasauko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu