Ramon Bareak Gizonezko Interpretazino Onenaren Fugaz Saria jaso dau
2025-06-27 08:38 Zinemea29 de febrero film laburrean egindako lanagaitik.

Ramon Barea aktore bilbotarrak Gizonezko Interpretazino Onenaren Fugaz Saria jaso dau, Madrilgo Kinepolis Ciudad de la Imagen zinema-aretoan izandako galan, 29 de febrero film laburrean egindako lanagaitik. Ikus-entzunezkoa Diego Fandosek zuzendu dau. Fugaz Sariak estaduko film laburren errekonozimendu garrantzitsuenak dira.
Irabazle nagusia Una cabeza en la pared izan da. Guztira, sei sari jaso ditu, horreen artean, Film Labur Onenaren Saria. Eduard Fernandezen opera prima, Efektu Bisual Onenen Saria lortu dau eta, Colera film laburrak, barriz, Zuzendari Barri Onenaren Saria, Jose Luis Lazarorentzat.
Ondoko honeek be sari garrantzitsuak jaso ditue: Insalvable, Gidoi Onena (Belen Sanchez-Arevalo eta Javier Marco); 893 kilómetros (Muntai Onena); Donde se quejan los pinos (Soinu Onena); eta, Líbranos del mal (Makillaje eta Ule-apainketa Onena).
Parte-hartzaileen artean Eduard Fernández, Ana Wagener, Ramón Barea, Daniel Sánchez Arévalo, Vanesa Romero, Eva Isanta, Koldo Serra, Blanca Paloma, Pedro Casablanc, Eva Llorach, Javier Pereira, Rosario Pardo, Nerea Barros eta Paula Usero izan dira.
Horreezaz gan, Arantxa Echevarriak Ohorezko Fugaz Saria jaso dau, ekitaldiko momentu hunkigarriena bihurtuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!