Derioko gazteek app bat diseinau dabe
2025-06-26 10:18 KultureaUdal-proiektuetan euren parte-hartzea sustatzeko.
_content.jpg)
Derioko Udalak sustatutako ume eta gazteek parte-hartzeko espazioen barruan, Gazte Foroa eta Umeen Kontseilua osotzen daben kideek euren azken hausnarketa-prozesuak amaitu ditue komunidadean bizimodua hobetzeko proposamenak aurkeztuz.
Gazte Foroak adibidez, aurrekontu parte-hartzaileetan gazteen inplikazinoa zelan handitu aztertzea izan dau helburu. Lau saiotan, parte-hartze aktiboagoa errazteko kakoei buruz hausnartu dau taldeak, ondokoa nabarmenduz: garrantzitsua da informazino argia eta gazteen interesetara eta hizkuntzetara egokitutako kanalak izatea. Azterketa horren emoitza bezela, proposamen barritzailea diseinau dabe: aplikazino digitala (APP), udal-prozesuetan gazteen parte-hartzea bultzatzen dauena.
Bestalde, Umeen Kontseiluak funtsezko gai bi jorratu ditu: errespetua komunidade-ingurunean eta politika publiko inklusiboen diseinua. Horren ondorioz, Canva motako dokumentu bisuala egin dabe, errespetuari buruzko ondorioak batzen dituana, baita komiki batzuk be, gizarte-aniztasuna eta erabagi publikoetan ikuspegi inklusibo baten beharra islatzen daben egoerak irudikatuz.
Esther Apraiz alkateak adierazo dauanez: argi daukagu Derio eregiten jarraitzeko ahots guztiak izan behar doguzela kontuan, batez be, gure herriaren etorkizuna eregiteko ardurea izango dabenen ahotsak. Ume eta gazte horreen ekarpenak sormenaren eta konpromisoaren adibide dira. Harro egoteko moduan gagoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!