Tartean Teatroa, niMú eta Olatz Gorrotxategi izango dira Euskal Herriko ordezkariak

Bizkaie! 2025-06-26 09:36   Kulturea

Irailaren 12tik urriaren 26ra egingo da Ipar Eszena Bidea-Camino Escena Norte.

Erein, zaindu, loratu goiburuari eutsiz, arte eszenikoen bidezko kultura-trukerako programa horrek Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi, Nafarroa eta Errioxako konpainiak batzen ditu. Irailaren 12tik urriaren 26ra egingo dan zazpigarren edizinoan, CEN Konstelazioak Ibilbideak 18 konpainia batuko ditu, ikuskizunak eta jarduerak eskainiko dituenak toki eta eszenatoki barrietan.

Konstelazioak Ibilbideko 18 ikuskizunak sei batzorde profesional independentek hautatu ditue, CENen parte hartzen dauen komunidade bakotxeko bat industriako eragileek osotuak. Programeak sei lurraldeetako eszena-produkzino profesional onenetako batzuk erakusten ditu, hizkuntza, diziplina eta proposamen estetiko bereziakaz, helduentzako eta familientzako lanak, antzerkia, jantzea, mobimentu-arteak, baita zirku barria be.

Euskal Herria ordezkatuz, hautatutakoak ondokoak izan dira: Tartean Teatro (Kortxoaren dilema); niMú (Pausa); eta Olatz Gorrotxategi (Aurrerapena). Pausa eta Aurrerapena ikuskizunak Euskal Herritik kanpo estreinauko dira Konstelazinoak Ibilbidearen barruan.

Nafarroak hiru proposamen artistiko honeek ekainiko ditu: Halley, Led Silhouetterena; Una mera curiosidad, Producciones Maestrasena; eta Yúgen, La Banda Teatro Circorena.

Ipar Eszena Bidea-Camino Escena Norte ondoko erakundeek atontzen dabe: ESCENA GALEGA (Galizia), ESCENASTURIAS (Asturias), ACEPAE (Kantabria), ESKENA (Euskadi), ESNA (Nafarroa) eta AESCENA (Errioxa) erakundeek. Horreek guztiek Camino Escena Nortera batu dira, proiektu honen garapen, kudeaketa eta produkzinorako sortutako horretara.

Aitatutako lurraldeetako gobernu eta erakundeen finantziazinoa dabe: Galiziako Xunta, Axencia Galega das Industrias Culturalis (Agadic); Asturiasko Printzerriko Gobernua; Kantabriako Gobernua; Eusko Jaurlaritza; Arabako Foru Aldundia; Bizkaiko Foru Aldundia; Gipuzkoako Foru Aldundia; Nafarroako Gobernua; Errioxako Gobernua; eta Espainiako Gobernua Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalaren (INAEM) eta Kultura Ministerioaren bitartez. Lugoko Foru Aldundiak be kolaboretan dau eta, beste alde batetik, Vegalsa-Eroski taldeak babesle ofiziala izaten jarraitzen dau.

Ipar Eszena Bideak aurten Te Veo Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Elkartearen laguntza berezia be badauka.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu