'Las flamencas' / 'Los flamencos'. Pedro G. Romerorena Bilbon
2025-06-26 07:45 KultureaBagilaren 25etik irailaren 30era arte Bilboko Arte Ederretako Muaseoan.

2018tik, museoak eta BBVA Fundazinoak, alkarlan bidez, Bideoartea sortzeko Multiverso Beken deialdia egiten dabe. Beka horrek ikus-entzunezkoen protagonismo artistikoa sustatzen dabe Espainian, baita haren zabalkundea be, zenbait programa publikoren bitartez.
Arte garaikideari laguntzeko programa bateratu horren barruan, museoak aurkeztuko ditu 2018ko deialdian emondako laguntzen ondorioz sortutako arte lanetako batzuk, gehienak argitaratu bakoak. Erakusketako programan Antoni Abad, Toni Serra (Abu Ali), Mabel Palacín, Nadia Hotait, Manu Arregui eta Pedro G. Romeroren lanak dago. Belaunaldi eta orientabide askotako horreek, mobiduten diran irudiak sorkuntza eta ikerketarako tresna modura erabiliz, gaur egungo bideogintzara hurreratzea eragiten dabe.
Orain erakusketan
Pedro G. Romeroren Las flamencas / Los flamencos (bederatzi sekuentzia, 5 minutu eta 9 segundukoak)
6-10. aretoak / Bagilaren 25etik irailaren 30era arte.
Pedro G. Romerok (2024ko Arte Plastikoen Sari Nazionala) Las flamencas / Los flamencos instalazinoa estreinau dau Bilbon. BBVA Fundazioa-Arte Ederren Bilboko Museoa (2018) Bideoartea Sortzeko Multiverso Bekeari esker produziduta dago.
Bederatzi pasealdik osotzen dabe Sevillako uria agertoki dauen bideo-sorkuntza hau, eta horreen protagonista beste horrenbeste personaia ditugu, flamenkoaren munduari lotuak. Uri horretako zenbait gune eta paisajetan barrena dabiz bederatziok, noraezean, flamenkoaren bizimodu partikularraz, arakatze psikogeografiko, ikusizko eta entzunezkoan. Bideo-saiakera moduko honetan, erretratu horreek aldi berean zabaltzen dira ikuslearen aurrean. Eta ikuslea, barriz, hareen artean dabil hara-hona, soinu eta irudietatik hurbil, kalean balego bezela.
Pieza hau sortzen daben zirkunstantzia material askok 2019an Gonzalo García Pelayoren (Madril, 1947) zuzendaritzapean grabautako Nueve Sevillas filmaren produkzinoagaz dabe zerikusia. Sevillari eta uriak bere burua irudikatzeko dituan modu ugariei buruzko film flamenko horrek hainbat ibilaldi zituan muinean, eta horreek dira, hain zuzen, Pedro G. Romerok urian zehar egin zituanak, bideo honeeta erretratetan diran bederatzi personaia berberakaz. Proiektuaren lehen tituluek, Las sabias eta Las sabiondas y los sabiondos, protagonistek arnasa hartuz uriari buruz emoten daben ezagutzaz ebizan. Baina jakintza hori guztia Nueve Sevillas pelikulak bereganatu eban. Eta, halan da be, bazan filman ez egoan zeozer berezia, oinarrizkoa, sensoriala eta, nahi bada, mutua.
Zeozelan, proiektuaren esentzia psikogeografikoa beste elementu narratiboen, musikalen, poetikoen, politikoen, eta bestelakoen mesedetan galtzen zan. Kontua da aldizkako ibilaldi bat dagoala filman: Sevillan hamaika aldiz ibiltearen esperientzia, Sevillan dagozan Sevilla bereziak. Eta noraezean ibilte hori, bere berehalako adierazpena da Las flamencas / Los flamencos lanaren gaia, norabidea. Izan be, flamenkoaren esperientzia Sevillako esperientzia be bada, Pedro G. Romerok bere estudioa dauen urikoa.
Las flamencas / Los flamencos sorkuntzeak Nueve Sevillas filmeko protagonistek urian zehar egin zituen bederatzi ibilaldi mutuak jorratzen ditu. Irudien aldizkotasunak irudien inguruan entzuten dan guztiaren isiltasun gorgarriaren ideari erantzuten deutso. Bederatzi ibilaldi dira, bat narrazinoko personaia bakotxeko, eta 49 minutuko iraupena dabe, 5 minutu eta 9 segundoko sekuentziatan banatuta, soinuaren alkarrekintzea aldatzen dan irudi batzuen eta besteen artean, ibilaldi batzuen eta besteen artean, bideo batzuen eta besteen artean. Ibilaldi bakotxean ibilbide bat nagusitzen da eta soinuagaz gainerakoak marketan ditu.
Lerroan, anfiteatroan edo labirintoan –kasu honetan bezala– jarritako bederatzi monitoretan zabaltzen da piezea, eta ikusleak erakusketan zehar ibili behar dau, entzunez eta ikusiz, monitore eta soinuen buztarketaz gan. Piezea osorik ikusteko, beharrezkoa da paseoan ibiltea.
49 minutuak irudietan bertan agortzen ez diran era guztietako zentzumen-zehetasunez beteta dagoz.
Lantaldea
- Parte-hartzaileak: Yinka Esi Graves, Juan Jiménez Bobote, Gonzalo García Pelayo, Javiera de la Fuente, Vanesa Montoya, David Pielfort, Rocío Montero, Rudolf Rostas Janek eta Pastora Filigrana.
- Kolaborazino bereziak: Amparo Bengala, José Luis Ortiz Nuevo eta Javier García Pelayo.
- Kokapenak (Sevilla): San Vicente auzoa, Polígono Sur/Las Tres Mil Viviendas, Isabel II zubia, Feria kalea/Pumarejo plaza, Betis kalea, Santa Justa geltokiaren ingurunea, El Vacie, barriada Villegas eta El Jueveseko azoka txikia.
- Edizinoa eta errealizazinoa (audio eta irudia): Sergi Dies.
- Irudi taldea: Joaquín Aneri, Juan Manuel Carmona Batán, Alfonso Jiménez eta Javier López
- Soinua: Mario Alberto Torres Fernández.
- Zuzendaritza laguntzailea: Olivia Cábez.
- Produkzinoa: Máquina P.H. eta Ikasketa Flamenko Moderno eta Garaikideen Plataforma Independentea [pie.fmc], BNV Produccionesegaz Nueve Sevillasen filmazioaren testuinguruan.
- Irudi taldea: Joaquín Aneri, Juan Manuel Carmona Batán, Alfonso Jiménez eta Javier López
- Soinua: Mario Alberto Torres Fernández.
- Zuzendaritza laguntzailea: Olivia Cábez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!