Francis Díez Rojo eta Olatz Agirre Sagarna, Aste Nagusia 2025eko pregoilari eta txupinerea

Bizkaie! 2025-06-26 07:52   Pil-pilean

Espiritu herrikoia, parte-hartzailea eta alaia ordezkatzen daben persona bi.

Doctor Deseoko abeslaria Pregoilari hautatu dabe abuztuaren 16an pregoia irakurteko eta Olatz Agirre Sagarna, barriz, Txori Barroteko konparsakidea izango da jaiei hasierea emoteko txupina jaurtiko dauen arduraduna.

Bilboko jaien 45. edizinoa izango da aurten, abuztuaren 16tik 24ra, hain zuzen be.

Francis Díez Rojo aukeratu dau Udalek Jaietako Batzorde Mistoak pregoia irakurteko, abuztuaren 16an Arriaga Antzokitik. Uribarrin jaioa, bilbotar peto-petoa dala esaten dau beti eta euskal musika eszenako figura esanguratsuenetako bat da. Doctor Deseo taldeko buru, emozinoz, indarrez eta poesiaren bidez bete ditu agertokiak hamarkadetan zehar. Bilboren eta bere Aste Nagusiaren miresle sutsua, bere burua jostalaria eta alaia dala zehaztu dau.

Bestetik, Olatz Agirre Sagarna, Txori Barrote konparsakoa eta Bilboko Konpartsak kolektiboak izentautakoa izango da aurtengo Txupinerea, Aste Nagusiari hasierea emoteko txupina jaurtiko dauena, hain zuzen. 1969an jaioa, Santutxukoa da —gaur egun, baina, Alde Zaharrean bizi da— delineatzailea da ogibidez eta Bilboko Udalean lan egiten dau. Ezkonduta dago eta seme-alaba biren ama da. Eskulanak, sukaldaritzea eta baratzezaintzea ditu zaletasun, eta 17 urteko ibilbidea dau konparsako kide lez.

2025eko Pregoilaria eta Txupinerea Aste Nagusiko espiritu herrikoia, parte-hartzailea eta alaia ordezkatzen daben persona bi dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu