Garagarrilaren 1ean hasiko da EuskarAbentura

Bizkaie! 2025-06-25 10:52   Kulturea

Guztira 126 gaztek parte hartuko dabe.

Garagarrilaren 1ean hasiko da VII. EuskarAbentura. Belaunaldi gazteen hizkuntza ohituretan eragiteko helburuagaz hasiko da espedizinoa Atharratzen eta 31ean, Getxon amaitu.

Esperientzia partekatzeko, Primeran plataformak lau saio produziduko ditu. Debagoieneko Abao Komunikazino Agentzia (ABAO) arduratuko da jzioquitarren bizipenak ardatz izango dituen saioak grabeteaz; hasi aurreko sentimenduak, espedizinoaren egunerokoa, lagun barriak egitea… Holan, espedizinotik kanpo dagozan gazteakana heldu eta euskaldunen sareak elikatzen jarraitzea da asmoa. Lehen saio biak garagarrilaren 10ean eta 24ean estreinatuko dira Primeran plataforman, hain zuzen be espedizinoak Euskal Herria zeharkatzen dauen bitartean. Hirugarrena abuztuan eskainiko da eta irailean, barriz, laugarrena eta azkena.

Aurreko urteetako babesleei Iruñeako Udala eta Irizar enpresea batu jakez. Holan, babesle guztien ekarpen ekonomikoari esker gazteentzat kostu ekonomikorik bako espedizinoa atondu ahal izan da beste behin. 

Parte-hartzaileen datuak

Guztira 126 gaztek parte hartuko dabe EuskarAbenturan. Errealidade linguistiko, sozial, ekonomiko eta kultura anitzekoak dira gazte parte-hartzaileak. Gehiengoa bizkaitarra da, 43 gazte (% 33,85), gipuzkoarrak 26 dira (% 20,63), Nafarroatik 24 etorriko dira (% 19,04), Arabatik 13 (% 10,32), Lapurditik 13 (% 10,32), Behe-Nafarroatik 5 (% 3,97) eta Zuberoatik 2 (% 1,59). Aurton ez da diasporako kiderik izango. Hori bai, Ipar Euskal Herriko kideen parte hartze handiena dau aurtongoak: 20 jzioquitar izango dira espedizinoan.Taldearen % 61,1 emakumeak dira (77 neska) eta % 38,9 gizonak (49 mutil).

Gazteekaz batera, 28 lagunek osotutako lan-talde urdina espedizinoan izango da: koordinatzaile bi, 12 xerpa (begirale), xerpa laguntzaile bi, xerpa buru bi, mediku bi, 3 erizain, gidari bi, argazkilari 1, kameralari 1 eta komunikazino arduradun 1. Gainera, Ipar Euskal Herriko Xerpa bi izango dira. Urtero, EuskarAbenturak osasun lan talde bat abenturara joatea nahi du, baina aurtongoa oraindino be osatzeko dago. Norbaitek interesik badau alkarteagaz hartu-emonetan jarteko deia egin dabe. 

Ibilbidea

Guztira 27 herritan pasako dabe gaua: Atharratze, Maule, Pagola, Larzabale, Donibane-Garazi, Auritz, Abaurregaina, Iruña, Añana, Argantzun, Gasteiz, Izarra, Elosu, Araia, Zerain, Tolosa, Lesaka, Urdazubi, Baiona, Urruña, Donostia, Zarautz, Lekeitio, Aulesti, Gernika, Bermeo, Bilbo eta Getxo. Horreen artean Abaurregaina da aurtongo espedizinoan ezagutuko daben herria. Edozelan be, horreek eta beste hainbeste herri zeharkatuko ditu marea laranjeak.

Etapak egunez egun

- Garagarrilak 1: Atharratze.
- Garagarrilak 2: Atharratze - Maule.
- Garagarrilak 3: Maule - Pagola.
- Garagarrilak 4: Pagola - Larzabale.
- Garagarrilak 5: Larzabale - Donibane Garazi.
- Garagarrilak 6: Donibane Garazi - Orreaga - Auritz.
- Garagarrilak 7: Auritz - Abaurregaina.
- Garagarrilak 8: Abaurregaina - Larrasoña - Iruñea.
- Garagarrilak 9: Iruñea - Ilundain - Irulegi - Ilundain - Añana.
- Garagarrilak 10:  Añana - Argantzun.
- Garagarrilak 11:  Argantzun - Gasteiz.
- Garagarrilak 12:  Gasteiz.
- Garagarrilak 13:  Gasteiz - Izarra.
- Garagarrilak 14:  Izarra - Elosu - Araia.
- Garagarrilak 15:  Araia - Zerain.
- Garagarrilak 16:  Zerain - Beasain - Tolosa.
- Garagarrilak 17:  Tolosa.
- Garagarrilak 18:  Tolosa - Oihartzun - Lesaka.
- Garagarrilak 19:  Lesaka - Urdazubi.
- Garagarrilak 20:  Urdazubi - Amaiur - Baiona.
- Garagarrilak 21:  Baiona - Miarritze - Urruña.
- Garagarrilak 22:  Urruña - Hendaia - Donostia.
- Garagarrilak 23:  Donostia.
- Garagarrilak 24:  Donostia - Zarautz.
- Garagarrilak 25:  Zarautz - Deba - Lekeitio.
- Garagarrilak 26:  Lekeitio - Aulesti.
- Garagarrilak 27:  Aulesti - Gernika.
- Garagarrilak 28:  Gernika.
- Garagarrilak 29:  Gernika - Bermeo.
- Garagarrilak 30:  Bermeo - Bakio -Bilbo.
- Garagarrilak 31:  Getxo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu