'Beste modu batez bada be, aurrera egingo dogu'
2025-06-25 08:43 KultureaBadakigu jakin gurea lako espazioak inportanteak dirala euskera, kultura eta urirako.

Bira Kulturgunearen komunikatua
1. Aurten be, ohi bezela, gelditua egingo dogu uda partean.
Irailetik bagilera (303 egunetan), 290 kultura-hitzordu hartu ditugu.
Batetik, atal finkoak alkarlanean: Kafe Filosofikoa, Loraldia Gaztea, Lautan Hiru antzerkia, Oraina Kontakizun, Urdin Elektrikoa, Señora Bertso Eskola, Bionbo osteko literatur solasaldiak, Transilbania...).
Bestetik, plazea be eskaini deutsegu eskatu deuskuen askori.
2. Datorren ikasturtean, kultura-programazinoari jagokonez, ezingo deutsagu maila ekonomikoan azken urteetako funtzionamenduari (lan profesionala + militantzia) eutsi. Ezinbestean, denpora librea erabiliz jardun beharko dogu. Eta horrek, jakina, eragina izango dau agendan eta proiektuan.
Birakideon ekarpena alde batera, administrazinoko laguntzakaz osotzen dogu aurrekontua. Eta eskertuta gagoz. Zoritxarrez, 2024an eta 2025ean laguntzak dezente murriztu jakuz eta hemendik aurrera, nahiz eta aurten be dirua jaso, ez gara egitura profesionalari eusteko moduan izango.
3. Bira herri-proiektua da. 2016an sortu zanetik, 285.000€ jaso ditugu birakideon partetik. Inbersino horri esker, lokala erosteari ekin eta obrak egin, lehen urteetako programazinoa finantziau, termitak dirala-eta komunidadeko gastu handiei aurre egin eta azken urteetako programazinoan laguntzeko aukerea izan dogu.
Hasieratik bertatik, kultureari emon deutsagu erabateko lehentasuna, taberna haren zerbitzura jarten. Bestalde, oso aurrekontu txikiagaz bili gara: bataz beste, azken urteetan, 45.000 eurogaz osotu dogu urte osoko aurrekontua (artistei dietak, langile bi, erosketak, zehar gastuak...).
4. Datorren ikasturtean, baina, ezin gitxieneko aurrekontu horretara hurreratu eta liberaturik bako egiturara bueltauko gara. Horrek aldaketa nabarmena ekarriko deutso agendeari.
Beste modu batez bada be, aurrera egingo dogu. Badakigu jakin gurea lako espazioak inportanteak dirala euskera, kultura eta urirako.
Milesker orain arte bidaide izan zarien eta aldi barrian izango zarien guztioi! Zuen ekarpenei esker jarraituko dogu!
Bagileko agendea
- Bagilak 26, 19:00retan. Begihandi #50 Bilbo. Mahaingurua (gaztelaniaz: Ivan Miguel (Motion Graphics), Aiñara Ipiña (Estudio Ainara Ipiña), Elsa Escobedo (KUMA&ELSA) eta EIDE diseinu alkartea. Sarrera librea.
- Bagilak 27, 11:00etan, Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina. EHGAMek (Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua), urtero legez, aitatu sariak emongo ditu. Prentsaurrea. Sarrera librea.
- Arratsaldeko 20:00etan, salsa, bachata... Salsorayagaz (1€).
- Bagilak 28, eguerdiko 12:30ean, swinga, Klandestinoa Swing Side Bilbaogaz. Sarrera librea.
- Bagilak 29, eguerdiko 12:30etik 15:00etara, salsa, bachata... Salsorayagaz (1€).
- Bagilak 29, arratsaldeko 18:30etik 21:30era, tangoa, Milonga Garuaren eskutik. Sarrera librea.
Ebentoak BIRA Kulturgunean
Gurean ospatu nahi badazu urtebetetzea, jai bat, luntx bat atondu, jardunaldi bat edo dana dalakoa, idatzi ebentoakbira@gmail.com helbidera telefono-zenbaki bat adierazota eta gustora informauko zaitugu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!