Badator 'Udan zinea zure auzoan' programea
2025-06-25 08:00 ZinemeaGuztira zortzi saio eskainiko dira, garagarrilaren 9tik abuztuaren 7ra.

Bilboko Udalak aire zabaleko zortzi zinema-saio eskainiko ditu udan Bilboko hainbat auzotan, Udan zinea zure auzoan ekimenaren barruan. Programazinoa garagarrilaren 9tik abuztuaren 7ra bitartean egingo da, eta, luzemetrai bat eta film labur bat proiektatzeaz gan, kontzertua be izango da.
Saioak hiru zuzendari euskaldunei eskainiko jake, Estibaliz Urresola, Paul Urkijo eta Pablo Berger bilbotarrari. Euskadiko zuzendariek egindako film labur bik be lekua izango dabe, Koldo Almandozen Dinosaurioak eta Paul Urkijoren Dar Dar. Aurtongo udarako aukeraketak produkzino barriak batzen ditu, hainbat generotako klasikoren bat be berreskuratuz, Euskal Herriko eta Europako zinema, produkino komertzialagoak ahaztu barik.
Kontzertuak 19:00etan hasiko dira. Gero, film laburra proiektatuko da eta ondoren, 21:00etan, film luzea. Lau film gaztelaniaz izango dira, euskeraz bi, beste bat hizkuntza bitan eta alkarrizketarik ez dauen Robot Dreams.
Udan zinea zure auzoan garagarrilaren 9an inaugurauko da Miribillako Gernikako Lorategietan, Días de cine y rosas izeneko filmetako abestien kontzertuagaz. Ondoren, Game Over film labur frantziarra eta Billy Elliot, Stephen Daldryren filma proiektauko dira. Film laburrak gaztelaniazko eta euskarazko azpitituluak izango ditu, eta filma gaztelaniaz da.
Hainbat musika-generotako kontzertuak izango dira: Miriam Lujua, Soulnettes, Lux Celtae, Carlos Velasco & Hugo Silveira, Esku-txa, Pablo Maza Quartet eta DJ Puñales. Gainerako film laburrak ondokoak izango dira: Humanity, Dinosaurioak, Dar Dar, By Bear, I 'm Not a Robot, Réel eta Pesudo. Billy Elliot ezeze, ondoko film luze honeek be eskainiko dira: Chihiroren bidaia, 20.000 especies de abejas, Irati, Grease, Robot Dreams, Bohemian Rapsody eta Llenos de gracia.
Programazinoa
- Garagarrilak 9, asteazkena. Gernikako lorategiak. Miribilla.
- 19:00: Días de cine y rosas (kontzertua).
- Game Over (2024), Adrian Cacciola. Iraupena: 9 min. Azpitituluak euskeraz eta gaztelaniaz.
- 21:00: Billy Elliot (2000), Stephen Daldry. Iraupena: ordu 1 eta 50 min. Gaztelania.
- Garagarrilak 16, asteazkena. San Pedro plaza. Deustu.
- 19:00: Miriam Lujua (kontzertua).
- Humanity (2024), Tereza Kovandova. Iraupena: 7 min. Azpitituluak euskeraz eta gaztelaniaz.
- 21:00: Chihiroren bidaia (2001), Hayao Miyazaki. Iraupena: 2 ordu 5 min. Euskeraz.
- Garagarrilak 17, eguena. Errekalde plaza. Errekalde.
- 19:00: Soulnettes (kontzertua).
- Dinosaurioak (2024), Koldo Almandoz. Iraupena: 12 min. Azpitituluak gaztelaniaz.
- 21:00: 20.000 especies de abejas (2023), Estibaliz Urresola. Iraupena: 2 ordu 5 min. Euskeraz.
- Garagarrilak 23, eguaztena. Karmelo plaza. Santutxu.
- 19:00: Lux Celtae (kontzertua).
- Dar Dar (2020), Paul Urkijo. Iraupena: 9 min.
- 21:00: Irati (2022), Paul Urkijo. Iraupena: ordubete 54 min. Euskeraz, gaztelaniazko azpitituluekaz.
- Garagarrilak 24, eguena. Uzturre plaza. Uribarri.
- 19:00: Esku-txa (kontzertua).
- Bye Bear (2023), Jan Bitzer. Iraupena: 8 min.
- 21:00: Grease (1978), Randal Kleiser. Iraupena: ordu 1 eta 45 min. Gaztelania.
- Garagarrilak 30, eguaztena. Casilda Iturrizar parkea. Abando.
- 19:00: Pablo Maza Quartet (kontzertua).
- I 'm Not a Robot (2023), Victoria Warmerdam. Iraupena: 22 min. Azpitituluak euskeraz eta gaztelaniaz.
- 21:00: Robot Dreams (2023), Pablo Berger. Iraupena: ordubete 43 min. Alkarrizketa barik.
- Abuztuak 6, eguaztena. Txakurtegia. Basurtu.
- 19:00: DJ Puñales (kontzertua).
- Réel (2024), Emma Gautier. Iraupena: 4 min.
- 21:00: Bohemian Rapsody (2018), Bryan Singer. Iraupena: 2 ordu 15 min. Gaztelania.
- Abuztuak 7, eguena. Ugarte plaza. Otxarkoaga.
- 19:00: Carlos Velasco & Hugo Silveira (kontzertua).
- Pesudo (2023), Miguel Díaz Pont. Iraupena: 21 min.
- 21:00: Graziaz beteak (2022), Randal Kleiser. Iraupena: ordubete 49 min. Gaztelania.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!