Kutxabank DIPCren patronatura sartu da Euskadin bikaintasunezko zientzia sustatzeko

Bizkaie! 2025-06-24 08:52   Kulturea

Ikerketa zientifikoa eta ezagutzea oinarrizkoak dira.


Pedro Miguel Etxenike eta Anton Arriola.

Kutxabank Donostia International Physics Centeren (DIPC) patronatuan sartu eta beste pausu bat emon dau goi-mailako ikerketa zientifikoa sustatzeko eta Euskadin ezagutza eta barrikuntza-ekosistema bat lantzeko konpromisoan.

Finantza-erakundeak eraginen bitartez bideratzen ditu bere jarduerak arlo sozialean eta horretarako ondare kultural eta naturalalaz lotutako ekimenak eta garapenari lotutakoak babesten ditu. Kutxabankeko presidente Anton Arriolak patronatuko kide lez egin dauen lehen bileran, ondokoa nabarmendu dau: gizarte aurreratu batek ikerketa zientifiko aurreratua behar dau eta, horregaitik, pozarren babesten dogu DIPCk egiten dauen lana ezagutzearen katalizatzaile bezela gure gertuko ekosistema zientifikoan, ikuspegi zientifikoa eskatzen daben erronka social globalei erantzun ahal izateko.

Donostia International Physics Centereko presidente Pedro Miguel Etxenikek adierazo dauenez, Kutxabankek DIPCren alde egiteak esan nahi dau konfibantzea dauela zentroan landutako ikerketen ahalmen eraldatzailean eta etorkizuneko eremu estrategikoetan bikaintasuneko ekosistemak sortzeko egiten dauen ekarpenean. Hori dala eta, harro gagoz erreferenteak garelako jakintzea lantzeko oinarrizko arloan, hori baita Euskadiren aurrerapenaren oinarria. Gurea zentro oso berezia da, bultzada publiko-pribatuari esker sortua, eta guztiz ezohikoa da hori ikerketa munduan. Oso pozik eta harro gagoz erakunde handiek, besteak beste, Kutxabankek, gure jarduerea babestea erabagi dabelako. Esangura horretan, beste erakunde pribatu batzuekaz bat egin dau finantza-taldeak, besteak beste, Kutxa Fundazinoa, CAF, Telefónica eta EDP Fundazinoagaz eta, oraintsu, IBMgaz. Erakunde horrek guztiek urteak daroez DIPCren lana sustatzen eta asko eskertzendeutsegu.

DIPCren patronatura erakunde publikoetako eta maila goreneko erakunde pribatuetako ordezkariak batu dira; aitatutako erakunde pribatu horreekaz eta orain sartutako Kutxabankegaz batera, badira beste batzuk be: Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibersidade eta Barrikuntza Saila eta Industria, Transizino Energetiko eta Jasangarritasun Saila, Euskal Herriko Unibertsidadea (EHU), Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala.

DIPC nazinoartean ospe handiko ikerketa-zentroa da eta abangoardiako ikerketak jorratzen ditu fisikan eta haregaz lotutako beste zenbait diziplinatan. Fundazinoaren helburuen artean kultura zientifikoa sustatzea eta gizarteari transmitidutea dago. Egun DIPCk puntako proiektuak lantzen ditu teknologia kuantikoetan, superkonputazinoan, adimen artifizialean, partikulen fisikan, kosmologian, material aurreratuetan, fotonikan, egoera solidoaren fisikan, nanozientzian eta neurofisikan, besteak beste. 200 ikertzaile ditu kontratatuak, zientziaren hainbat adarretakoak. Gainera, hainbat herrialdetako eta kontinente guztietako 200 bat bisitari zientifiko hartzen ditu urtero. Urtean 500 artikulu baino gehiago argitaratzen ditu eta 30.000 aitamen baino gehiago jasoten ditu.

Eusko Jaurlaritzeak BERC Bikaintasunerako Euskal Zentro lez aintzat hartuta dauka DIPC eta Espainiako estaduak emondako Severo Ochoa bikaintasun-ziurtagiria be badauka.

Kutxabank erreferentziazko finantza-taldea da, persona, familia eta enpresetarako eskaintzen dituan finantza-urtenbideengaitik. Espainiako finantza-sistemako bankurik fidagarriena da, EBZk gainbegiratua, eta munduko onenetakoa iraunkortasunari jagokonez. Oso errotuta dagoan erakundea da, hazkunde jasangarria dau helburua eta komunidadearen aurreko konpromisoa erakutsi dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu