Soinua, berbea eta arkitekturea buztartzen dituan panoramikea dakar Barbara Krugerrek
2025-06-24 07:48 KultureaErakusketea bagilaren 24tik zemendiaren 9ra arte egongo da zabalik.

Lekha Hileman Waitoller komisario dauen Barbara Kruger: Another day. Another night izenburuko eraksketa zabal honek goitik behera hartuko ditu Guggenheim Bilbao Museoko hainbat areto eta boterearen hizkuntzeagaz buruz buru jarriko dituan ingurune ezin bereziagoan sartuko ditu ikusleak.
Erakusketak Krugerren lan goiztiar adierazgarrietako batzuk berraztertzen ditu —haren paste-up pieza ospetsuak esaterako—, eta artistearen irismen formal eta kontzeptuala zabaltzen jarraitzen daben bideo eta pieza digital bereziak be batzen ditu.
Alkar hartutako iturri ugaritatik ikasita —diskurso politikoak, publizidade-esloganak, erlijino-doktrinak, Interneteko jargoia—, Krugerren lanek hausnarketa zorrotz eta burutsuak egiten ditue gaur egun gure bizitza baldintzatzen daben sistemen inguruan.
Untitled (Camino) (2025), Bilboko paisaia linguistikoa iradokitzen dauen lan berri ederra, erakusketea hartzen daben aretoak konektetan dituan hari bisuala da, Museoko Atrio nagusiaren inguruan taiututako ibilbide bihurgunetsua, zeozelan.
Barbara Kruger artisteari espainiar estaduan eskainitako lehen panoramika zabala dakar Guggenheim Bilbao Museoak. Asmo handiko erakusketea da, Krugerrek lau hamarkada baino gehiagotan irudien, hizkuntzearen eta boterearen inguruan egindako azterlan erradikalak batzen dituana.
Occident etxeak babestua, Barbara Kruger: Another day. Another night erakusketeak analisi sakona eskaintzen dau artista honen lanak —masa-komunikabideetan eta iruzkin kulturaletan sakon errotuak— aro digitalean izan dauen eboluzinoa erakusteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!