Urruzunu Literatur Lehiaketako Sariak emon ditue

Bizkaie! 2025-06-23 07:40   Kulturea

Donostiako Miramar Jauregian egin da ekitaldia.

Gazteentzako Urruzuno Literatur Lehiaketea literatur zaletasuna eta sorkuntzea sustatzeko asmoz sortu zan 1986an.

Pedrosa sailburuak autortzea egin nahi izan deutse Urruzuno Literatur Lehiaketearen sortzaileei, hain zuzen be, dauela lau hamarkadako Jaurlaritzeari: 1982an euskerearen legea onartu ondoren ekin eutsen euskerearen normalizazino bideari hezkuntza arloan be. Garai hatan sortu ziran hezkuntza sailean hizkuntzearen irakaskuntzeari lotutako lan-ildoa alde batetik, baita euskerearen normalizazinoari lotutako arloa be.

Euskal idazleei eta irakasleei be zuzendu da sailburua; irakasleek sustapen, zuzentze eta aholku lan eskerga egin dabe eta ikastetxeetako irakasle asko eta asko dira ikasleen irakurzaletasunaren iturri nagusiak.

Lehiaketaren helburuak bardinak jarraitzen dabe izaten, euskera batuan idaztea, ikasleek literatur testuak idaztera bultzatzea, euskerazko terminologia barria sortu zein erabiltzea eta euskal literatur zaletasunaren berpizkundea.

Urruzuno belaunaldi askoren talentua eta sormenaren abiapuntu izan da. Saritu asko euskal kulturearen erreferente bihurtu dira: Alaine Agirre, Leire Bilbao, Harkaitz Cano, Igor Estankona, Miren Gorrotxategi, Peru Iparragirre, Mikele Landa, Ana Malagon, Xabi Paya, Aitor Sarriegi, Itziar Ugarte, Leire Vargas, Harkaitz Zubiri. Ekitaldian, Mikel Ayllón eta Iholdi Beristainek parte hartu dabe, aurtongo saridunek idatzitako testuetatik zenbait pasarte irakurriz. Ekitaldia Xabier Gantzarain idazle eta kultur eragileak gidatu dau, bera be Urruzunoko sariduna izandakoa.

Irabazleen zerrendea 

  • Mara Albistur Gurrutxaga/ Orereta Ikastola/ Errenteria.
  • Naroa Asensio Gaston/ Aita Larramendi Ikastola/ Andoain.
  • Elene Azurmendi Larrion/ Beasain BHI/ Beasain.
  • Araitz Bastegieta Bidaguren/ Gernika BHI/ Gernika-Lumo.
  • Jone Berrizbeitia Munitxa/ Ibaizabal Ikastola/ Durango.
  • Maider Cabezas Fuentes/ Itxaropena Ikastola/ Trapagaran.
  • Jasone Gabiria Mendiolea/ Arratia BHI/ Igorre.
  • Enara Gallastegi Barrenetxea/ Arratia BHI/ Igorre.
  • Irati Gallastegi Molero /Fray Juan de Zumarraga BHI/ Durango.
  • Iñigo Gómez Rodriguez, San Vicente de Paul ikastetxea/ Barakaldo.
  • Aiora Jauregi Pagalday/ Beasain BHI/ Beasain.
  • Aichatu Lamin Nafa/ Miguel de Unamuno BHI/ Vitoria-Gasteiz.
  • Gara Medrano López/ Botikazar BHI/ Bilbo.
  • Haizene Merino Perez/ Ander Deuna Ikastola/ Sopela.
  • Izaro Pagalday Aburto/ Lauaxeta Ikastola/ Amorebieta-Etxano.
  • Uxue Piris Palomero/ Herri Arte Eskola/ Errenteria.
  • Joanes Plazaola Ricondo/ Urretxu-Zumarraga Ikastola/ Urretxu.
  • Ioritz Ramos Otxoa/ Orereta Ikastola/ Errenteria.
  • Katalin Respaldiza Urigoitia/ Arratia BHI/ Igorre.
  • Garazi Retegi Egia/ Fray Juan de Zumarraga BHI/ Durango.
  • Leire Sarasola Auzmendi/ Beasain BHI/ Beasain.
  • Aixa Vilas Moreno/ Herri Arte Eskola/ Errenteria.
  • Alain Waliño Etxabe/ Zumaia BHI/ Zumaia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu