The Brass Funkeys Erresuma Batuko taldea, XVIII. Haizetara Jaialdiko bandarik onena

Bizkaie! 2025-06-23 09:19   Musikea

15.000 euroko saria eskuratu dabe.

Haizetara, Amorebieta-Etxanoko Kaleko Fanfarre, Banda eta Musikearen Nazinoarteko Lehiaketearen hamazortzigarren edizinoa amaitu da, musikaz betetako asteburu baten ondoren. Parte hartu daben taldeek, 8 guztira, euren onena emon dabe hiru sarietako bat irabazteko helburuagaz.

Lehiaketeak jentearen upealako erantzuna izan dau, bisitari ugari erakarri eta udalerri osoan jai giro alaia sortu baitau.

Horrezaz gan, aurten laugarren sari bat egon da, Aupa Gazteak – Bertsio onena saria, SDAren 100. urteurrenaren harira eta Undertow Brass Band taldea izan da honetan irabazle.

Iruñeko Goxo Txaranga taldeak publikoaren saria eskuratu dau eta Suck Da Head taldeko tronboijoleak Quentin Longepek, instrumentalista onenarena.

Banda onenaren saria

Ainara Ortega, presidenteak, Jou Gonzalez, musikari zornotzarrak eta Afrika Bibang abeslariak osotutako epaimahaiak XVII. edizinoko irabazlea The Brass Funkeys taldea izatea erabagi dau; 15.000 euroko saria irabazi dabe.

Publikoaren saria

Iruñeko Goxo Txaranga taldeak publikoaren saria irabazi dau herri-botazino bidez erabagita; 498 lagunek emon dabe botoa Haizetara webgunearen bidez, irabazlea aukeratzeko. Taldeak 4.000 euroko saria jaso dau.

Instrumentista onenaren saria

Epaimahaia arduratu da Haizetara jaialdiaren edizio honetako instrumentistarik onena aukeratzeaz; 1.000 euro jaso dau Suck Da Head taldeko tronboiak, Quentin Longepek.

Kontuak kontu, Amorebieta-Etxanoko Udala, ekitaldiaren atontzaiea pozik agertu da Haizetara ekimenaren edizino honek izandako harrereagaz. Lehiaketa honek kaleko musikearen arloan nazinoarteko erreferentzia izaten segiduten dau, artistei beren talentua erakusteko aukerea emonez eta komunidadeari kalidade handiko musika-ikuskizunez gozetako aukerea eskainiz.

Udalak eskerrak emon deutsee parte-hartzaile, kolaboratzaile eta bertaratutako guztiei Haizetara 2025 jaialdiaren arrakasta ahalbidetzeagaitik. Udalak kultura eta musikeagaz dauen konpromisoa berretsi egin da beste behin eta gogotsu espero da ekitaldi garrantzitsu honen hurrengo edizinoa.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu