El Gran Wyoming, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Asteko kartelean
2025-06-20 13:48 ZinemeaDavid Lynch autortu nahi izan dabe.

José Miguel Monzón, El Gran Wyoming izenez ezaguna, urriaren 31tik zemendiaren 7ra egingo dan Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Asteko kartel ofizialeko protagonistea da. Telebistako aurkezlea, umoristea, aktorea, musikaria eta komunikatzailea, El Gran Wyoming azken urteetako Espainiako telebistako personaia karismatikoenetako bat da. 2006tik El intermedio albistegia aurkezten dau La Sextan.
Serie eta filmetan lan egin dau, besteak beste, Muertos de risa (1999), Buñuel y la mesa del rey Salomón (2001), Vivancos 3 (2002) eta Isi/Disi: Alto voltaje (2006).
Kartelak fantasiako generoaren historiako zinemagile handienetako bat autortu nahi dau, David Lynch (1946-2025), urte honen hasieran hil zana. Halanda ze, Eraserhead (1977) haren aurreneko film luzearen kartel mitikoa birsortua egiten dabe; berton, pelikulearen protagonistea bihurtuta ageri da El Gran Wyoming, Jack Nance (1943-1996) aktoreak antzeztu ebana.
Lynchen filmak (Blue Velvet, Wild at Heart,Lost Highway...) duda barik, mundu osoko pantailetara bueltauko dira eta jaialdiak autortzea egin nahi deutso ezinbesteko zinemagile horri.
Argazkia Pedro Mambrúk eta Javier Bermejok egin dabe. Diseinua, barriz, Ytantosek.
Egileak
- Protagonistea: El Gran Wyoming.
- Zuzendariak: Pedro Mambrú eta Javier Bermejo.
- Argazki zuzendaritzea: Javier Bermejo AEC.
- Argiak eta kamerea: Carlos S. Blanco.
- Clapper man: Edu Arroyo.
- Ule-apainketea eta makillajearen diseinua: Nacho Díaz (ND Studio).
- ule-apainketea eta makillajea: Leyre Gortari (ND Studio) eta Álvaro Blanco (ND Studio).
- Jantziak: Nerea Torrijos.
- Produkzinoa: Chus Feijoo.
- Kartelaren diseinu grafikoa: Ytantos.
- Kolorea / VFX: Javier Bermejo.
- Muntaketea: Pedro Mambrú.
- Soinu-nahasketea: Pepe del Pozo (Noisecriteria).
- Irudi digitaleko laborategia: Ptolomeo Cifuentes.
- Making of: Chus Feijoo & El Hombre Ola.
- Eskerrak: Edu Arroyo, Javi Sánchez-Blanco, Javier Pérez, Joaquín y Rafa, Blueberry Studios, Falco, Gecisa, Peris Costumes Group eta ND Studio.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!