BilbaoArte Fundazinoak Ate Edegien jardunaldiak atondu ditu

Bizkaie! 2025-06-20 08:13   Kulturea

Bagilaren 25etik 27ra arte.

Bagilaren 25, 26 eta 27an, BilbaoArte Fundazinoak Ate Edegien urteroko jardunaldiak egingo ditu, azken urtean zentroan lan egin daben artisten lanak erakusteko asmoz. Egun horreetan, Urazurrutia kalean dagoan zentroko estudioak edegita egingo dira, bertan egoiliar izan diran artisten 14 proposamenak ezagutzera emoteko, 2024/25 Beka programeari esker.

Ondoko artisten lanak ikusi ahal izango dira: M. Benito Píriz, Almudena Crespo, Joey Ordoñez, Marta Lorenzana Gamez, Gabriele Muguruza, Yon Matauko, Marc Vives Muñoz, Judith Voet, Leo Burge, Javier R. Perez-Curiel, Ana Busto Barrenetxea, Hodei Herreros Rodriguez, Miren Doiz Larraz eta Pablo Marte.

Inaugurazinoa

Edegiera festa bagilaren 25ean, eguaztena, arratsaldeko 17:00etan egingo da. Ekitaldian urteko memoria oparituko da bertan egoiliar izan diran artistekaz eta egindako jarduerekaz. Estudioak 20:30ak arte bisitau ahal izango dira eta Paula Guerrero DJak girotuko dau bisitea. Sartzea doban da.

Bagilaren 26an, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era, estudioak edegita egongo dira. Bestalde, 19:00retan Marc Vivesek SSSS (2025) performancea aurkeztuko dau Bilbao Arteko patioan (30 minutuko iraupena).

Bagilaren 27an, barikua, estudioak edegita egongo dira, 11:00etatik 14:00etara.

Ganera, hiru egunetan zehar, artistak berton izango dira bisitarien galderei erantzuteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu