Bilbok Plazandreak Txapelketeagaz bat egin dau
2025-06-19 12:40 KirolaBagilaren 23tik garagarrilaren 21ra izango da.

Bilboko Udala Plazandreak Txapelketeagaz ibiliko da lankidetzan; izan be, ekitaldia Esperantza Frontoira bueltako da. Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kiroleko zinegotziak parte hartu dau bagilaren 23tik garagarrilaren 21era Bilbo emakumezkoen pelota onenaren uriburu bihurtuko dauen txapelketaren aurkezpenean.
Kirol guztiek daukate kantxa eta estadio gogokoenak eta Esperantza Frontoia andrazkoen esku-pelotearen erreferentzia bihurtzen dabil, kokapenari eta neurriei esker.
Holan, Plazandreak Txapelketako jaialdi guztiak berton jokatuko dira. Jaialdi bakotxean partida bi jokatuko dira: lau eta erdikoak eta bikotekakoak. Parte hartzen daben pelotariak kontuan hartuta, oso txapelketa orekatua espero da. Bikoteka lehiatuko diran konbinazinoak ondoko honeek izango dira: Arrizabalaga-Bergara, Ibarrola-Gaminde, Zabaleta-Mendizabal eta Arraiza-Capellá; kaiolan, barriz, Aldai, Arrillaga, Etxegarai eta Erasun neurtuko dira. ETBk emongo ditu partida guztiak.
Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kiroleko zinegotziak azpimarratu dauenez: euskal pelota herri-kirol estrategikoa da, gure kulturearen eta nortasunaren parte. Horregaitik, Bilboko Udalean hori sustatzeko zenbait ekimen sustatzen ditugu, baita Pelota Eskola be. Andrazko kirolari profesionalei ikusgarritasuna emonez, erreferenteak sortzen gagoz gainerako gizartearentzat, batez be, gure neskentzat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!