Catherine Zeta-Jones protagonista dauen 'Kill Jacquie' seriearen lanak ez dira amaitu

Bizkaie! 2025-06-18 09:46   Zinemea

Romo eta Areetan trafikoan etenak iragarri ditue.

Katherine Zeta-Jones aktore galestarra protagonista dauen Prime Video plataformarako Kill Jacquie telesaileko eszena gehiagoren filmaketa lanakaitik bariku honetan, bagilak 20, Romo eta Areeta auzoetan aldi baterako trafiko-etenak egingo dira.

Etenak ondoko orduetan izango dira:

  • 13:30etik 19:30era, Ezequiel Aguirre kalea, 1 eta 3 zenbakien artean, zarratuta egongo da trafikorako; beraz, Romorako sarbidea Gobelaurre kaletik egin beharko da. Santa Eugeniako aparkalekura sartzen diranei pasetan itxiko jake.
  • Ibilbide hori egiten dauen autobus-lineari be eragingo deutso.
  • 19:00retan, filmaketa lanak Bizkaia Zubiaren plazan izango dira eta, beraz, Zubiaren zerbitzua 19:00retatik 20:30era eten egingo da, bai oinezkoentzat, bai turismoentzat eta aldi baterako trafikoan etenak izango dira Eduardo Coste kalean, plazearen parean.

Kill Jacquie

Telesaila filmetan hainbat hilebete daroez Bizkaiko hainbat lekutan.

Mendekuari buruzko thrillerra da, Nick Harkawayren eleberrian oinarritua eta Catherine Zeta-Jones aktore ezaguna dau protagonista.

Filmaketea Getxora etorri da barriro pasa dan apiriletik honako agertoki honek bisitau ondoren: Ereaga hondartzea, Lezama–Leguizamon Jauregia, Romo, Bizkaia Zubiaren plazea edo Areetako Real Sporting Club - Abrako Itsas Klubaren kirol portuko pasealekua, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu