'Argi gorriak' telesaila grabetan dabiz

Bizkaie! 2025-06-18 08:31   Zinemea

Itziar Ituño da protagonista nagusia.

Bikoizketako aktore Elena Mugicak (Itziar Ituño), alde batera itxi ditu haren urte onenak; halanda ze, errutinan sartuta bizi da, haren senar ohia ezustean bueltau dan arte, iktus batek ezinduta. Holan hasten da Argi Gorriak, Vidania Filmsen telesaila, Alex Merinoren, Alberto Gastesiren eta Alejandra Arrospideren istorioa, Alex Merinok sortua, Alejandra Arrospidek produziduta eta Alberto Gastesik zuzendua. Gipuzkoan eta Bizkaian zortzi astez filmauko da eta EITBk parte-hartzen dau.

Euskeraz eta 30 minutuko 8 atalez osotua, telesailak umorea, intrigea eta drama familiarra buztartzen ditu. Berton, euskal familia disfunzional batek, aita desagertuaren bueltearen inguruko misterioa argitu beharko dau.

Itziar Ituño aktoreaz gan, ondoko honeek be parte hartuko dabe: Nerea Sanz (Singular, Zeru Ahoak), Arnatz Puertas (Itoiz udako sesionak, Zeru Ahoak), Iñigo Gastesi (La infiltrada, Marco), Yangxi Chen eta Iñigo Rodríguez (Max sarietan aktore protagonista onena, Todo el tiempo del mundo lanagaitik), Klara Badiolak (Nora, Ammama), Miren Gaztañagak (Azken erromantikoak, El guardián invisible), Sara Cozarrek (20.000 erle espezie), Guiomar Puertak (¿Es el enemigo?, El verano que vivimos), Aitor Beltranek (Gelditasuna ekaitzean) eta Jon Lukas Puertasek (Desagertuta).

Argi Gorriak fikzinoak Alejandra Arrospide (Singular, Gelditasuna ekaitzean) dau produktore eragile eta gidoilari, Alex Merino, Gemma Urraka eta Kepa Errastigaz batera. Talde teknikoa Yago Garbizu zuzendari laguntzaileak, Carmen Sánchez de la Vega produkzino zuzendariak eta Esteban Ramos (La buena nueva, Gelditasuna ekaitzean) argazki zuzendariak osotzen dabe. Arte zuzendaria Imanol Etxeberria (Legado en los huesos, Ofrenda a la tormenta) da, jantziak Arantxa Ezquerrok (Goya saria La virgen roja lanagaitik) diseinatu ditu eta makillajeaz Ainhoa Eskisabel (Goya Saria Handia lanagaitik) arduratuko da. Soinua Andrea Saenzena (Irati, Nina) da eta Laida Aramburu izango da muntatzailea. Haizea Huegunek osotzen dau musikea eta Koldo Corellak (20.000 erle espezie, Cristobal Balenciaga) soinu muntaketea egingo dau. Buda Roses arduratu da castingaz.

Telesailak ondoko gaiak jorratzen ditu: familia, identidadea, talka kulturala, lan prekariedadea eta LGTBIQ+ ikusgarritasuna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu