'Camino hacia Bilbao' kartelak iragarriko dau Aste Nagusia
2025-06-17 13:58 Pil-pileanMario Larrinaga Mochalesen lanak botoen % 43,77 jaso dau.

Mario Larrinaga Mochalesek sortutako Camino a Bilbao kartelak, botoen % 43,77 jaso dau. Beraz, hori izango da aurtongo Aste Nagusiko irudia. Abuztuaren 16tik 24ra izango dira jaiak.
Bardintasun eta Jaietako zinegotziak, Itziar Urtasunek, ondokoa nabarmendu dau: gure Aste Nagusiaren espirituagaz bat datorren kartela da: inklusiboa, anitza eta munduari edegia.
Guztira, 222 proposamen aurkeztu dira lehiaketara: 72 Bilbokoak, 72 Euskadikoak, 59 Estadukoak eta 19 beste herrialdetakoak.
Herritarrek online bozkatu ahal izan dabe Bilboko Udalaren webgunean edo aurrez aurre Abandoko Udal Zentroan, bagilaren 9tik 15era bitartean.
Epaimahaikideak ondoko honeek izan dira: Itziar Urtasun, Jai Batzorde Mistoaren presidentea eta Bardintasun eta Jaietako zinegotzia; Asier Abaunza eta Garazi Perea zinegotziak; Alicia Fernández, Rekalde Aretoaren zuzendaria; Alberto Salcedo, Bilbao Arteko ordezkaria; Susana Alaguero, Alde Zaharreko Merkatarien Alkarteko arduraduna; Andoni Calvo kazetaria; eta Bilboko Konpartsen ordezkaria Lorea Ureta. Horreezaz gan, aditu konbidadu batzuk izan dira: Borja Sanz, Deustuko Unibersitateko Injineru Fakultadeko irakaslea eta Adimen Artifizialaren erabilereari buruzko aholkularia; eta Alba Gutierrez, Bilbon bizi dan murtziar jatorriko diseinatzaile eta tatuatzailea.
Egileak 3.000 euroko saria jasoko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!